Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Undak tenperatura hartu dio Indiako altzairuari

2012.eko martxoak 22

Sailburua gaur batzartu da Indian altzairua ekoizten duen enpresa nagusiaren arduradunekin

Euskal enpresa-misioa, Indiako egonaldiaren azken egunetan, euskal enpresentzat interesgarriak diren sektoreekin azken uneko kontaktuak egiten ari da. Gaur, Industria sailburuak, Bernabé Undak, lehendakaria Euskadira itzuli ondoren, altzairuaren sektorean kontzentratu da. Unda, Siderox sektoreko clusterreko ordezkariekin eta Indian jada instalatuta dauden bi konpainiakoekin batera (GH eta Fagor Arrasate), Sail konpainiako arduradunekin batzartu da, herrialdeko altzairu ekoizle nagusiarekin, alegia. Konpainia horrek urtero 13,8 milioi tona altzari merkaturatzen du, eta datorren urtean 20.000ra eta 2020an 40.000ra iristea espero du. Kontaktu horien helburua da euskal enpresak Indiara iristea “erraztea” eta prozesu horretan jo beharko dituzten ate batzuk irekita aurkitzea. Eguerdian, sailburuak Indiako Plangintza Batzordeko arduradunekin bazkaldu du, hau da, datozen 5 urteotan herri lanak zehaztuko dituen arduradunarekin. Eta, arratsaldean, Euskadira itzuli baino lehen, misioak Alemaniako lantegi bat bisitatu du, ekoizpen fotovoltaikoaren arlokoa, Energia ministroak atzo gomendatu baitzion lehendakariari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Bernabé Unda
    Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoko sailburua (IX legealdia)