qrcode

D’Anjou sailburuak negoziazio-proposamena aurkeztuko du, aurrekontuen babesa handitzeko “itxaropen zintzoarekin”

2024-11-15

Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak gaur aditzera eman duenez, datorren astean negoziazio-proposamena aurkeztuko du, taldeen planteamenduak aztertu ondoren, aurrekontuen “babesa handitzeko itxaropen zintzoarekin”.

 “Planteatu diren proposamenek garapen eta xehetasun handirik ez dutela ikusirik, iruditzen zaigu taldeak ez direla akordioa lortu ahal izango dugun itxaropenarekin etorri negoziaziora”, adierazi du.

Aste honetan izandako lehen topaketak talde guztiei entzuteko balio izan dio Jaurlaritzari, eta planteamenduak aztertzeari denbora eta ahalegina eskaintzen ari zaio.

 “Egia da normala izan daitekeela akordioarekiko nolabaiteko eszeptizismoa izatea, Jaurlaritzak ez baitu oposizioaren beharrik aurrekontuak onartzeko, baina gure jarrera akordioak lortzen saiatzea izango da”, jakinarazi du.

Noël d’Anjou sinetsita dago bat etor daitezkeela aurrekontuetako zenbait puntutan eta Eusko Jaurlaritzaren eskumenen arloan.

Sailburuaren iritziz, aurrekontuek ahalik eta babes handiena izatea ona eta garrantzitsua da Euskadirentzat, taldeen ekarpenekin aberastu egiten baita.

 “Oso serio hartzen ari gara, eta frogatuko dugu”, erantsi du.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan