Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek larunbatean, martxoaren 24an, gaueko autobusen zerbitzua aldatuko du ORDU ALDAKETA OFIZIALA dela eta

2012.eko martxoak 21

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren esku dagoen EuskoTren Sozietate Publikoak, larunbat honetan, martxoaren 24an, Lurraldebus Sisteman sartuta dauden gaueko ohiko zerbitzua aldatuko du ordu aldaketa ofiziala dela eta .

ZUMAIA – DONOSTIA LINEA

Irteerak Donostiatik: 0:00etan, 3:00etan (ordu ofizial berria), 4:00etan eta 6:00etan.
Irteerak Zumaiatik: 23:00etan, 1:00ean, 3:00etan (ordu ofizial berria) eta 5:00etan.

EIBAR – ONDARROA LINEA
Irteerak Eibartik: 0:30ean, 3:00etan (ordu ofizial berria), 4:30ean eta 6:00etan.
Irteerak Ondarroatik: 23:45ean, 1:45ean, 3:45ean (ordu ofizial berria) eta 5:45ean.

EIBAR – AZPEITIA LINEA

Irteerak Eibartik: 1:30ean, 3:30ean (ordu ofizial berria) eta 5:30ean.
Irteerak Azpeititik : 0:45ean, 3:45ean (ordu ofizial berria) eta 4:45ean.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek EuskoTrenen honako telefono zenbakira dei dezakete: 902 543 210. Horrez gain informazioa jaso dezakete ohiko autobus geralekuetan, eta baita Konpainiaren web gunean ere: www.euskotren.es.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan