Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

EuskoTrenek eta EuskoTranek gutxieneko zerbitzuen 71 zirkulazio eskaini dituzte (%100). Horrez gain, beste 48 gehiago eskaini dituzte

2012.eko martxoak 21


•    9:00ak eta 11:00ak bitartean gaur asteazkenerako Batzorde Iraunkorrak deitutako 4 orduko grebaren lehen aldirako ohiko zerbitzuaren %55 eskaini da.

•    Goizeko greba iraun duen 2 ordutan zehar zerbitzuan egon diren EuskoTreneko eta EuskoTraneko agenteen %59,77ek ez dute grebarik egin.

•    Bezeroek grebaren bigarren aldirako, 17:00ak eta 19:00ak bitartean, egongo diren gutxieneko zerbitzuen ordutegiak, www.euskotren.es web-orrialdean, geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobus barnealdeetan ikus ditzakete.



EuskoTrenek eta EuskoTranek gaur goizean gutxieneko zerbitzuen 71 zirkulazio eskaini ditu (aurreikusita zeuden %100). Horrez gain, beste 48 gehiago eskaini dituzte 9:00ak eta 11:00ak bitartean. Hori izan baita gaur asteazkenerako Batzorde Iraunkorrak deitutako 4 orduko grebaren lehen aldia. Beraz, guztira ohiko zerbitzuaren %55a eskaini da. 

Goizeko greba iraun duen 2 ordutan zehar egon diren EuskoTreneko eta EuskoTraneko agenteen %59,77ek ez dute grebarik egin.

Grebaren jarraipena operazioetako arloetan erabat desberdina izan da. Horrela, errepideko negozioan egon den jarraipena txikienak Eibarko Udalbus zerbitzuan (hiri barruko zerbitzua) ohiko zerbitzuaren %100 eskaintzea ekarri du, Gipuzkoako Lurraldebus sisteman sartuta dauden autobus zerbitzuetan %77 eskaini da eta Bizkaian Bizkaibus sisteman sartuta dauden autobusen zerbitzuetan %72 eskaini da. 

Tren zerbitzu arloan, ohiko zerbitzuaren %53 eskaini da. Beste aldetik, tranbia zerbitzuetan ordutegi tarte horretan ohiko zerbitzuen %36 ibili dira (goizeko 9:00etatik 11:00etara).

EuskoTren
ek gogorarazten du gaurko bigarren aldia 17:00etatik 19:00etara izango dela eta EuskoTreneko eta EuskoTraneko ondorengo zerbitzuei eragingo die:

•    Gasteizko Tranbia.
•    Bilboko Tranbia.
•    Lasarte Oria – Hendaia tren zerbitzua.
•    Bilbao – Donostia lineako tren zerbitzuak.
•    Ermua eta Eibar arteko “Tranbia” zerbitzua.
•    Bilbao – Lezama Tren zerbitzua.
•    Bilbao – Bermeo Tren zerbitzua.
•    Trapagarango Larreinetako Funikularra (Bizkaia).
•    Bizkaibuseko sistema barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Bizkaiko Foru Aldundiaren menpekoak. Eskuinaldean eta Ezkerraldean eta Leioako Euskal Herriko Unibertsitateko Kanpusaren artean eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Lurraldebus sistemaren barruan dauden EuskoTreneko autobusak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpekoak. Urolako, Kostaldeko eta Deba Barreneko eskualdetan eskaintzen diren zerbitzuak.
•    Eibarko Udalerako eskaintzen diren udal autobusen zerbitzua (“Udalbus”).
•    Garraio loturak (trena+autobusa konbinatuak) Usansoloko (Galdakao) geltokiaren eta izen bera duen Ospitalearen artean eta Zamudioko geltokia eta herri horretan bertan dauden Teknologia Elkartearen artean.

Eusko Jaurlaritzak aipatutako orduetarako ezarritako gutxieneko zerbitzuak ohiko lanegunetan eskaintzen diren %30ari dagokion zerbitzu eta maiztasun kopuruaren mantenuan datza, betiere arreta berezia jarrita lanera sartzeko eta lanetik irteteko ordutegiei. Egunaren gainerako orduetan lanegunetako ohiko zerbitzua ibiliko da.

EuskoTreneko eta EuskoTraneko  zerbitzuen bezeroek gaurko grebarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuen ordutegiak ikus ditzakete geltokietan, geralekuetan, tranbiaren geralekuetan eta autobus barnealdean. Horiez gain www.euskotren.es web-orrialdean ere ikusi ahal izango dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan