Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskadik hiri iraunkorren bere teknologia esportatu du

2012.eko martxoak 21
  •  Eusko Jaurlaritzak Amerika arteko Garapenerako Bankuko (BID) gobernadoreen urteroko bileran aurkeztu du hiri iraunkorren URBE2050 plataforma.
  • SPRIko zuzendari nagusi Tomas Orbeak aurkeztu zuen Euskadiren kasua, BIDeko presidente Alberto Morenok mintegia ireki ondoren, eta 300 lagun inguru bertaratu ziren aurkezpenera.
  • URBE2050 plataformak euskal esperientzia aprobetxatzen du, kontuan izanik nazioarteko sariak dituzten hiru hiriburu dituela, eta beste hiri batzuekin partekatzen du.

Eusko Jaurlaritzak gonbita jaso du Euskadin bizi izan dugun hiri birsorkuntza iraunkorraren esperientzia aurkezteko Amerika arteko Garapenerako Bankuko (BID) gobernadoreek Montevideon (Uruguai) egin duten urteroko bileran. Testuinguru horretan, mintegi bat egin dute Latinoamerika eta Karibeko garabideko hiriei eta hiri iraunkorrei buruz eta SPRIko zuzendari Tomas Orbea jaunak URBE2050 plataforma aurkeztu du. Plataforma horren helburua da EAEko eta nazioarteko enpresa eta erakundeen arteko lankidetzarako plataforma bat sortzea, tokiko bazkideekin "irabazi - irabazi" aliantzak garatu eta hiri iraunkorrak sortzeko Latinoamerikan. Euskadik hiriaren eta ekonomiaren eraldaketan izandako esperientziak eta bildu duen jakintza aprobetxatuko dira helburu horiek lortzeko.

Amerika arteko Garapenerako Bankuak hiri garapeneko ekimen iraunkorrak babesteko funtsak ematen ditu: "park and ride" sistemen bidez auto ilarak arintzeko Trinidad eta Tobagon, hiriko hondakin solidoak murrizteko Trujillon, hirigunea berreskuratzea helburu duen plan integrala taxutzeko Santa Anan, banda zabala instalatu eta konektagarritasuna hobetzeko Goianan (Brasil) edo enpresen produktibitatea hobetzeko Montevideon.

Eusko Jaurlaritzaren helburua da EAEko enpresen eta erakundeen gaitasuna -alegia, kluster, erakunde eta lankidetza publiko-pribatuko modu berriak erabiliz garatu duguna- hiri iraunkorrak garatzeko erabiltzea eta SPRIren bitartez (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoa, euskal enpresari laguntza eta babesa ematea helburu duena) lortu nahi du helburu hori. Hain zuzen, Eusko Jaurlaritzak BIDen nazioarteko ekitaldi horretan parte hartu badu izan da Lehendakaria BIDen bertan izan zelako 2011ko urrian eta horrek aukera ugari ireki zizkiolako mundu mailako mugimendu honetan, non Euskadik paper garrantzitsua izango baitu, besteak beste, zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten gure enpresen esportazioa bultzatzeko.

Euskadik enpresa eta erakunde sare bat eraiki du eta horri esker EAEko 3 hiriburuek nazioarteko aitorpenak jaso dituzte hiri birsorkuntzaren eta garapen iraunkorraren esparruetan: Gasteizek European Green Capital 2012 izendapena jaso du, ingurumena zaintzeagatik eta klima aldaketaren aurkako borrokagatik; Donostia Kulturaren Europako Hiriburua izango da 2016an eta Bilbok Nazio Batuen Ingurumenerako Programaren LiveCom Awards 2011 Saria (PNUMA) jaso du, "tokiko komunitate iraunkor eta bizigarria" sortzeagatik eta Suediako Nobel Akademiak emandako Lee Kuan Yew World City 2010 saria ere bai, hiria eraldatzeko prozesuagatik.

Mintegi honen helburua da esperientziak partekatzea eta gogoeta egitea Latinoamerikako hiri ertainek ingurumen, zerga eta hiri iraunkortasun esparruetan izango dituzten erronken inguruan. Horren harira, atzo (martxoak 20, asteartea) euskal erakundeek EAEko kasu arrakastatsua (hiri eta industri birsorkuntza eta hiri iraunkorrak) aurkeztu zuten 300 bat alkate eta agintariren aurrean. Ibon ARESO, Bilboko Udaleko alkateordeak bere hiriaren eraldaketa esperientzia aurkeztu zuen, lehen itsas, burdin eta metal-mekanika industriek pisu handia baitzuten Bilbon, baina gaur egun nazioarteko ikur bihurtu baita, hiri moderno, berritzaile eta iraunkorra izateagatik. Luis Alberto Moreno, BIDeko presidenteak ireki zuen mintegia.

Egunotan, Eusko Jaurlaritzak hainbat elkarrizketa izan ditu SPRIren bitartez garapen iraunkorreko prozesuak aurrera eramaten ari diren hirietako agintariekin, besteak beste, Bucaramanga (Kolonbia) eta Santa Anakoekin (Salvador), biek hala biek aukera berriak zabal baititzakete gure enpresentzat. Bestalde, ACLIMA ingurumen klusterreko ordezkaritza bat Rio do Sul eskualdean eta Uruguain izan da, non euskal erakundeen ordezkaritza batekin elkartu baita.

Ekimen horiek denak Eusko Jaurlaritzaren estrategiaren barruan daude, zeinaren helburua baita garapen bidean dauden hiriekin eta hiri iraunkorrekin lotutako gaitasunak eta teknologia esportatzea, hala nola gobernantza, hiri garapena, birsorkuntza eta hondakinen kudeaketa, koordinazio publiko-pribatua, eta abar.

8 iruzkin
  • @rmuios
    2012.eko apirilak 27

    Comentario de Twitter:
    Esto es igualito a la "cidade da cultura" en Santiago....psch.... http://t.co/K15r7cIk

  • @eocenico
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco Irekia :: Euskadik hiri iraunkorren bere teknologia esportatu du http://t.co/X45FwqHp

  • @osvalbuena
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi exporta su tecnología de ciudades sostenibles. http://t.co/LtV76hMO

  • @AlburenSL
    2012.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi exporta su tecnología de ciudades sostenibles. http://t.co/LtV76hMO

  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadik hiri iraunkorren bere teknologia esportatu du. http://t.co/Dyk5MB0z

  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadi exporta su tecnología de ciudades sostenibles. http://t.co/LtV76hMO

  • @UgaitzCrespo
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    Eredu gara, harro euskalduna izateaz “@Irekia_News: Euskadi exporta su tecnología de ciudades sostenibles. http://t.co/vDvLrMHk

  • @orkestra
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskadik hiri iraunkorren bere teknologia esportatu du. http://t.co/Dyk5MB0z

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan