Hezkuntza saila pentsamendu konputazionaleko prestakuntza-proiektuagatik saritu dute
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak, Hezkuntza sailari emandako Pentsamendu Konputazionalaren eta Programazioaren Prestakuntza Proiektuaren saria jaso zuen atzo GAIAk eta ESLEk antolatutako Digital Open Knowledge ekitaldian. Sari honek, Hezkuntza sailak gaitasun digitalak garatzeko eta belaunaldi berriak prestatu eta trebatzeko duen proaktibitatea eta konpromisoa aitortzen ditu.