FutureFoodS lankidetzaren nazioaz gaindiko lehenengo deialdia zabalduta
FutureFoodS lankidetzak eman du elikadura-sistemen eraldaketari buruzko nazioaz gaindiko bere lehenengo deialdia ko-finantzatuaren berri: elikadura-sistemen interakzioak birmoldatzea, elikaduraren arloko berrikuntzak sustatzea eta elikagai jasangarriak hautatzeko ahalduntzea.
Guztira 40 milioi euro finantzatuko dira, eta zenbateko hori Europako 19 herrialdetako 36 erakundek emango dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, ELIKAren bidez, eta Europako Batzordeak. Helburua da elikaduraren etorkizun jasangarria sortzea xede duten ikerketa- eta garapen-proiektu berritzaileak bultzatzea.
Deialdiaren ikuspegia eta gaiak
FutureFoodS Europako lankidetzaren helburua da Europako gaur egungo elikadura-sistemak sostengaezin bihurtzen dituzten erronka konplexuei aurre egitea, eta, horretarako, beharrezkoa da ezagutzak, eragileak eta baliabideak mugiaraztea, elikadura-sistemetan oinarritutako ikuspegi holistiko baten bidez.
Deialdi horretara aurkeztuko diren proposamenek argi eta garbi mugatu eta ezaugarritu behar dute ikertu nahi duten elikadura-sistema zehatza. Zein dira eragile nagusiak? Zein eragilek eragin dezakete elikadura-sistemaren jasangarritasun handiagoa? Nola konektatzen dira elikadura-sistemak beraien artean?
Erakunde eskatzaileek beren planteamenduaren berrikuntza eta aplikagarritasuna erakutsi eta EBko ekimenen emaitzetan oinarritu beharko dute.
Eskaera bakoitzak deialdiaren hiru gai nagusi hauetakoren bat izan beharko du ardatz, eta argi eta garbi adierazi beharko da proposamenean:
- 1. gaia: Elikadura-sistema jasangarri eta erresilienteetarako bidea
- 2. gaia: Elikagai berriak – Elikagaiak diseinatu, prozesatu eta hornitzean berrikuntza sustatzea, eskaintza eta eskaria birbideratuz
- 3. gaia: Elikagai jasangarriak hautatzeko ahalduntzea – Elikadura-inguruneak eta dieta -aldaketak ahalbidetzea.
Kronograma
Deialdia abiaraztea 2024/11/06
Eskatzaileei informazioa emateko web-mintegia 2024/11/21
Aurre-proposamenak aurkezteko epea (1. fasea) 2025/01/15
Lehenengo fasearen ebaluazioaren emaitzak 2025eko maiatza
Behin betiko proposamenak aurkezteko epea (2. fasea) 2025/07/08
Ebaluazioa eta azken erabakia, proiektu finantzatuak 2025eko urria
Proiektuei hasiera ematea 2025eko urria -– 2026ko maiatza
Funtsezko xehetasunak
Proposamenak online plataformaren bidez aurkeztuko dira: https://futurefoods.ptj.de
Proposamenak aditu independenteek ebaluatuko dituzte, honako irizpide hauen arabera:
Aurre-proposamenen 1. fasean: (1) bikaintasuna eta (2) inpaktua;
Behin betiko proposamenen 2. fasean: (1) bikaintasuna, (2) inpaktua eta (3) kalitatea eta efizientzia.
Deialdiaren gida osoak eta haren eranskinek proposamenak prestatzen lagunduko dute. Informazioa horretarako prestatutako online plataforma honetan dago.
Euskadin aplikatzeko arauak
Finantzaketa-arau espezifikoak aplikatuko dira erakunde finantzatzaileen arabera; beraz, erakunde eskatzaile bakoitzak bermatu egin beharko du proiektu globalari egiten dion ekarpena arau horietara egokitzen dela, I. eranskinean adierazten den bezala.
Honako hauek dira Euskadin ezarritako arauak:
- Finantzaketa, guztira: 100.000 €.
- ELIKA: eskualdeko harreman-puntua. Harekin harremanetan jarri eta proposamenaren laburpen bat aurkeztu behar zaio.
- Euskal Autonomia Erkidegoko edozein erakunde publiko edo pribatu hauta daiteke.
- Euskal erakunde bakoitzeko proposamen bakarra aurkeztuko da.
- Heldutasun teknologikoaren eskala: gutxienez 4.
-
2024-11-20
Comentario de X:
Abierta la primera convocatoria transnacional del partenariado @FutureFoodsDAO https://t.co/3dRPi3IxXx https://t.co/ha7vhZxHN4 -
2024-11-11
Comentario de X:
🍅 Gobierno Vasco participa, a través de @ELIKA_Fundazioa, en la financiación de proyectos innovadores de creación de alimentarios sostenibles, dentro de la 1ª convocatoria del partenariado #FutureFoodS sobre transformación de los sistemas alimentarios. -
2024-11-11
Comentario de X:
🍅 Eusko Jaurlaritzak, @ELIKA_Fundazioa-ren bidez, parte hartuko du elikagai jasangarriak sortzeko ikerketa- eta garapen-proiektu berrien finantzaketan, #FutureFoodS partaidetzaren elikadura-sistemen eraldaketari buruzko lehenengo deialdiaren barruan.