Berriak Hezkuntza
qrcode

Euskadiko Lanbide Heziketaren berrikuntza aitortu dute Quality Innovation Awards lehiaketan

2024-11-10

Bilboko San Luis Lanbide Heziketa eta Batxilergoko BHIP itunpeko prestakuntza-zentroa Espainiako hezkuntza-berrikuntzako kasurik onenen artean dago Quality Innovation Awards 2024 lehiaketan.

Sei euskal erakunde saritu dituzte Quality Innovation Awards (QIA) 2024 sari ospetsuetan, eta, horien artean, Bilboko San Luis Lanbide Heziketa eta Batxilergoko BHIP Itunpeko Prestakuntza Zentroak accesit saria jaso du, hezkuntza-berrikuntzako kasurik onenen arteko baten gisa. Aintzatespen horrek prestakuntza-zentro horren MenTek-AI proiektua nabarmendu du, hau da, proposamen berritzaile bat, Tknika-Euskadiko LHren ikerketa aplikatuko zentroarekin lankidetzan eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren bultzadarekin garatua izan dena.

MenTek-AI ekimen aitzindaria da, eta helburua du hezkuntzako profesionalei osasun emozionalaren kudeaketan eta ikasgeletako suizidioaren prebentzioan laguntzea, zeina funtsezkoa baita gazteen ongizateari heltzeko eta hezkuntza-ingurunea indartzeko. Proiektu honek apustu berritzailea egin du hezkuntza-inguruneetako osasun mentaleko problematikei erantzuteko, eta, hortaz, dagokion lekua irabazi du herrialdeko ekimen nabarmenen artean.

Bestetik, osasunaren kategorian Mikrobiomik Health Company saritu dute; mikro ETEen kategorian Surphase proiektua; eta sektore publikoaren kategorian Gipuzkoako Foru Aldundia saritu dute. Hiru euskal erakunde horiek irabazi dute QIA estatu mailan, eta, ondoren, nazioarteko fasean lehiatuko dira, gainerako herrialdeetako 500 erakunde baino gehiagorekin batera, nazioarteko aintzatespenen arteko bat lortzeko.

San Luis zentroaz gain, Polykey Polymers eta EJIEk (Eusko Jaurlaritzaren Informatika Elkarteak) ere accesita lortu dute, eta, ondorioz, lehiaketa honetako berrikuntza onenen artean kokatu dira.

Hezkuntza sailburu Begoña Pedrosa pozik agertu da lorpen bikoitzarengatik: “ikasleen ongizateari ekitea lagunduko duen Lanbide Heziketako ikastetxe baten proiektu bat aintzatetsi delako, eta, gainera, proiektu horrek Lanbide Heziketako ikastetxeetan adimen artifizialeko tresnak txertatzen dituelako, eta biak ala biak lehentasunezko helburuak direlako Hezkuntza Sailaren estrategiaren barruan”.

Sari hauen banaketa ekitaldia lehiaketaren Estatuko mailako faseari dagokio, eta datorren azaroaren 28an egingo da, Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Gorenaren (CSIC) egoitzan, Madrilen. Gainera, San Luis zentroak Euskadiko berrikuntzaren sustapenean betetzen duen funtsezko zeregina aitortzeko, omenaldia jasoko du Eusko Jaurlaritzaren eskutik, Kudeaketa Aurreratuaren Euskal Sariaren Galan, abenduaren 11n, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Quality Innovation Awards nazioarteko lehiaketako Euskadiko ordezkariak hauek izan dira 2015az geroztik: EUSKALIT, Innobasque eta Ihobe. Lehiaketa hori bi fasetan egituratzen da: batetik, Estatu mailakoa, eta bestetik, nazioarte mailakoa; erakundeen eta haien herrialdeen lehiakortasuna sustatzea du helburu, berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren bidez.

2 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Xaver
    2024-11-12

    Hondamendien kudeaketa koordinatzailean azterketa ona egon daiteke, baliabideak modu eraginkorrean mobilizatu daitezke, eta ez dira egoera okerragoak gertatuko, asmo alarmistarik gabe.

  • Argazkia Xaver
    2024-11-12

    En gestión coordinadora desastres puede haber buen estudio, movilización eficiente recursos no vengan peores situaciones falta preventiva sin ánimo alarmista.

Ekitaldiko kargudunak