Berriak Ekonomia eta Ogasuna

REVASCON (Euskal Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa) abiarazi da

2012.eko martxoak 22

Euskal Sektore Publikoko Kontratuen Erregistroa ekoizten hasi da.Gardentasunerako tresna berri gisa, Kontratuen Erregistroak, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko Legearen testu bategineko 333. artikuluak emandako lege-betebeharrak betetzeko aukera errazteaz gain, Kontratatzailearen profileko datuak hartzeko lanak sinplifikatzen ditu eta, batez ere, Eusko Jaurlaritzak kontratazio publikoari ematen dion GARDENTASUNAREN beste funtsezko atal bat da.

Kontratatzailearen profilean eta Adjudikaziodunen profilean adjudikatu eta formalizatu arte da publiko eta eskuragarria kontratuei buruzko informazioa, baina Kontratuen Erregistroak kontratu guzti-guztien fase guztiak ipintzen ditu herritarren esku, Internet bidez ikus daitezkeela kontratuon gorabehera guztiak.

Kontratuen Erregistroaren funtzionalitateak une honetatik bertatik operatibo egon arren, kontratuei buruzko informazioa eguneratu egin behar da. Hori dela eta, orain eskuragarri dauden datuak ugarituz joango dira izapidetzaileek informazio berriak elikatu eta bateratzen dituzten heinean.

Tresna honekin, kontratazio publikoaren ezagutza, azterketa eta ikerketarako euskarria eskaintzen zaie interesdunei eta, halaber, kontratazio publikoaren prozedura eta praktikak etengabe berrikusi eta hobetzeko, hornitzaileen kalitate, fidagarritasun eta eraginkortasuna aztertzeko, eta merkatu publikoen gaitasun eta gardentasuna gainbegiratzeko tresna eskaintzen zaie aginte publikoei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Ignacio Alday, Ángel Cancelo