Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea

2012.eko martxoak 21

Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea

  • - Euskal enpresarien eta SPRIko kanpo sarearen arteko bilerak, azken hiru asteetan egin direnak, ia %50 hazi dira iazko urtearekin konparatuta. Guztira, 883 bilera egin dira, hau da, 281 gehiago.
  • - Brasil, Txina, Alemania, India, Mexiko eta Argentina izan dira interes handiena piztu duten herrialdeak eta beraz Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak herrialde horietan dituen ordezkari eta aholkulariekiko bilerak eskatu dira gehienbat.
  • - Eusko Jaurlaritza 62 herrialdetara hedatzen da SPRI Taldearen bidez; 16 enpresa bulego ditu 14 herrialdetan eta aholkulari bana 48 herrialdetan. Iaz euskal enpresentzako 422 proiektu egin ziren 59 merkatutan.
  • - Eremu geografikoka, Europak piztu du interes handiena Europari buruzko 324 bilera egin baitira, eta atzetik ditu Latinoamerika 198 bilerarekin, Afrika 160rekin, Asia 118rekin eta NAFTA (AEB, Kanada eta Mexiko) eremuko herrialdeak 73rekin.

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak ordezkari eta aholkulariak ditu 62 herrialdetan SPRIren (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) bidez, eta euskal enpresariek batik bat Brasil, Txina, Alemania, India, Mexiko eta Argentinarekiko interesa erakutsi dute Industria Sailaren ordezkari eta aholkulari horiekin martxoan zehar eginiko bileretan. Izan ere, azken hiru asteetan, Eusko Jaurlaritzak bere atzerriko sare osoa elkartu du, euskal enpresek aukera izan dezaten banan-banako bilerak egiteko SPRIk atzerrian dituen bulegoetako zuzendari eta aholkulariekin. Euskadik bere historiako esportazio zifra handiena lortu zuen iaz,  21.077 milioi eurora iritsi baitzen, aurreko urtean baino %20,1 gehiago.

Guztira 883 bilera egin dira, aurreko urtean baino 281 gehiago (%46,6). Eremu geografikoka, Europak piztu du interes handiena Europari buruzko 324 bilera egin baitira (2011n baino %20 gehiago), eta atzetik ditu Latinoamerika 198 bilerarekin (%60,98 gehiago), Afrika 160rekin (%82 gehiago), Asia 118rekin (%96,67 gehiago) eta NAFTA eremuko herrialdeak (AEB, Kanada eta Mexiko) 73rekin (%19,57 gehiago).

Herrialdeka, aipatzekoa da Brasili buruzko 45 bilera egin direla, Argentinari buruzko 38, Kolonbiari buruzko 37, Mexikori buruzko 36, Txinari buruzko 35, Alemania eta Txileri buruzko 34, Frantziari buruzko 31, Marokori buruzko 30, Erresuma Batuari buruzko 28 eta Errusia eta Aljeriari buruzko 27. Aipatzekoa da baita ere, hazi egin dela Txinarekiko interesa (%150), Indiarekikoa (%100), Hegoafrikarekikoa (%90), Aljeriarekikoa (%80) eta Kubarekikoa (%110).

Bileren testuingurua

SPRI Sarearen Merkataritza arloko ekimen hau Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren nazioartekotzea sustatzeko estrategiaren barruan sartzen da, 2010-2013 Lehiakortasun Planean ageri den bezala. SPRIko enpresa bulegoak eta aholkulariak oso pieza garrantzitsuak dira nazioartekotze estrategiaren barruan, 62 herrialdetara hedatzen baitira; soilik iaz 1.700 laguntza eskaini zizkieten euskal enpresei eta 422 proiektu gauzatu zituzten 59 merkatutan.

SPRIk, besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dizkie euskal enpresei nazioartekotzen laguntzeko bere nazioarteko sarearen bidez:

- Xede diren merkatuen informazio eta analisia.

- Atzerriko merkatuan komertzialki sartzeko aukera.

- Atzerrian merkataritza eta produkzio ezarpenak egiteko laguntza.

- Behin-behineko kokapena SPRIren Negozio Zentroetan.

- Prospekzio bidaia indibidualizatuak antolatzea.

- Tramiteekin laguntzea.

- Tokiko agintariekin eta administrazioekin harremanetan jartzea.

- Finantza arloko laguntzak

 

4 iruzkin
  • @AlumniESTE
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    Los empresarios vascos incrementan su interes por invertir en el extranjero http://t.co/51k4vrEe

  • @Lanabesa
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea. http://t.co/7BdkYoBr

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Los empresarios vascos incrementan su interés por invertir en el extranjero. http://t.co/50Tzz3uN

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Euskal enpresariei gero eta gehiago interesatzen zaie atzerrian inbertitzea. http://t.co/7BdkYoBr

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan