Zero emisio garbi: Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean gero eta hurbilago dagoen helburua
- Ospitalean garatutako energia-efizientziako jarduketei esker, eta urtean 105 tona CO2 inguru harrapatzen dituen 21 hektareako baso propioari esker, 2023an % 38 murriztu da CO2 aztarna
- Osakidetzak energia berriztagarri, jasangarri, eskuragarri eta seguruen alde hartutako konpromisoa onuragarria da pazienteentzat zein langileentzat
- Klimaren aldeko Osasun Sarietan, Santa Marina Ospitalea Estatuko 10 onenen artean hautatu dute
Osakidetzaren Santa Marina Ospitalea, energia-efizientziako neurriak inplementatzearekin, urratsak egiten ari da energia-eredu jasangarriago baterako bidean. Jardun hori bat dator Osakidetzak erantzukizun sozial korporatiboaren inguruan hartutako konpromisoarekin —2023-2025 plan estrategikoaren 4. lerroan jasoa—.
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Euskadiko Legean txertatzen da hori guztia. Izatez, lege horren helburua da 2050ean, gehienez ere, zero emisio garbiak lortzea, emisioak murriztearen bidetik eta atmosferako berotegi-efektuko gas gehiago xurgatzearen bidetik, eta, hala, gure lurraldeak klima-aldaketarekiko duen erresilientzia handitzea.
Orain arte Santa Marina Ospitalean egindako jarduketei esker, eta ospitalea urtean 105 tona inguru CO2 harrapatzen dituen 21 hektareako baso propio batean kokatzeari esker, 2023an % 38 murriztu ahal izan dugu CO2 aztarna. Hona hemen egin diren ekintzarik aipagarrienak:
✓ Energia elektriko berdea erostea
✓ Biomasa-galdaren erabilera lehenestea
✓ Argiteria LED teknologiarekin ordeztea
✓ Ospitaleko fatxada kanpo-isolamendu termikoarekin berritzea
✓ Ibilgailuetarako kargagailu elektrikoak instalatzea
✓ Bizikletak eta motozikletak aparkatzeko guneak gordetzea
✓ Langileak kontzientziatzeko lanak egitea
2035.urterako helburua: zero emisio garbi
Panel fotovoltaikoak instalatzeko eta berokuntza-zirkuituak berriro banatzeko etorkizuneko proiektuei esker, eta orain arte ezarritako gainerako jarduketekin batera, Santa Marina Ospitalean 2035. urtean lortu ahal izango da "zero emisio garbiko" helburua.
Konpromiso horrek ospitaleko zerbitzu guztiei egiten die mesede, eta onuragarria da pazienteentzat zein langileentzat. Energia-kontsumoa eta emisioak murrizteak instalazioen erosotasun termikoa hobetzen du, eta ingurune osasungarriagoa sortzen du. Gainera, ospitalearen ingurumen-aztarna txikiagoa onuragarria da tokiko komunitatearentzat, eta ongizate orokorraren eta jasangarritasunaren arloko kontzientziazioari laguntzen dio.
Klimaren aldeko Osasun Sariak
Gainera, aditzera eman behar da berriki Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean kontrol eta kudeaketa automatizatuko sistema instalatu dela. Sistema horrek, batetik, ospitale osoko berogailu, klimatizazio eta ur bero sanitariorako bero-ekoizpena erregulatzen du, eta, bestetik, kontsumoen etengabeko jarraipena egiten laguntzen duten energia termikoko sentsore eta kontagailu integratuak ditu. Hori dela eta, aintzatespena jaso berri du Klimaren aldeko Osasun Sarietan.
-
2024-11-07
Comentario de X:
Cero emisiones netas: un objetivo cada vez más cercano en el Hospital Santa Marina de Osakidetza https://t.co/AoKEgTMJrh -
2024-11-07
Comentario de X:
Zero emisio garbi: Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean gero eta hurbilago dagoen helburua https://t.co/gXXJgJlfs8 -
2024-11-07
Comentario de X:
RT @santamarinaospi: Zero emisio garbi: Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean gero eta hurbilago dagoen helburua https://t.co/gXXJgJlfs8 -
2024-11-07
Comentario de X:
RT @santamarinaospi: Zero emisio garbi: Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean gero eta hurbilago dagoen helburua https://t.co/gXXJgJlfs8 -
2024-11-07
Comentario de X:
RT @santamarinaospi: Zero emisio garbi: Osakidetzaren Santa Marina Ospitalean gero eta hurbilago dagoen helburua https://t.co/gXXJgJlfs8