Berriak Lehendakaritza
Eu

Berriro bildu dira autonomia erkidegoetako ordezkariak Madrilen

2012.eko martxoak 20

Lehenengo bilera izan zenetik ia urte bete igaro denean, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzan berriro bildu dira Madrilen ordezkaritza duten gobernu autonomikoen ordezkariak.

Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo ordezkari Irune Aguirrezabal Quijerak hartu ditu gaur eguerdian Madrilen ordezkaritza instituzionala duten beste autonomia erkidegoetako ordezkariak. Bileran Andaluzia, Kanariak, Galizia, Nafarroa eta Euskadiren ordezkariak izan dira (Katalunia ez da izan, ezinbesteak bultzaturik).

"Gure bigarren bilera dela eta, bat etorri gara garrantzitsua dela erakundeen arteko koordinazioa hobetzea, gure egoitzen artean, gure artean eta gobernu zentralarekin. Ordezkarion artean mantentzen ditugun harreman onez gain, uste dugu garaia iritsi dela koordinazio bideak instituzionalizatzeko, sinergiez baliatzeko, eta horretako, bilera bat egingo dugu hiru hilean behin txandaka",  esan du Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak.

Ordezkariek bileran beren eginkizunei eta jarduerei buruzko ikuspegiak trukatu dituzte. Azpimarratu dute Gorteen zeregin parlamentarioaren jarraipena mantendu behar dela, ekonomia eta enpresa harremanak babestu, inbertsioak erakarri, kultura hedatu, eta batez ere, hiriburuan presentzia instituzional iraunkorra eta harreman onekoa izateak eskaintzen duen balio erantsia.

Bestalde, aho batez onartu dute bilera horiek hiru hilean behin eta txandaka egitea, Madrilen ordezkaritza instituzionala duten gobernu autonomikoen egoitza bakoitzean. Hurrengo bilera ekainean izango da Nafarroako Foru Gobernuaren Madrilgo ordezkaritzan.

Iruzkin bat
  • @Iruneagui
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    Nuevo encuentro de Delegados de Comunidades Autonomas en Madrid http://t.co/ssHz7BmV

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Irune Aguirrezabal Quijera, Euskao Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaria