NIK Patrika Digitala
qrcode

Mikel Torres Lehendakariordea langilea lanpostura ez joateagatik erruduntzat ez jotzearen alde agertu da

2024-11-07
  • Erakundeen, enpresen eta gizarte-eragileen artean irtenbideak bilatzeko eskatzen du, euskal enpresa-sarearen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko 

 

Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak gaur eguerdian Onda Cero irrati katean eskainitako elkarrizketa batean eskatu du ezin dela langilea errudun bihurtu baja hartzean. “Pertsona batek ez du baja hartzen profesional mediko batek ez badu esaten ezin duela lan egin eta ez badio ematen dagokion baja”. 

Torresek ziurtatu duenez, lan egin gabeko ordu kopuruak eragin zuzena du enpresa produktibitatearen jaitsieran, eta, horregatik, osasun sistema publikoarekin eta mutualitateekin estuki lan egitearen alde dago, proba diagnostikoen itxaronaldia murrizteko eta langileak lanpostuan “lehenbailehen” lanean hasteko, "betiere profesional mediko batek horretarako baldintzetan dagoela ezartzen badu". 

Era berean, Torresek funtsezko ikusten du elkarrekin lan egitea, "betiere akordiotik”, erakundeen eta gizarte eragileen artean, irtenbideak proposatzeko eta euskal enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko. Gainera, uste du erronka demografikoari erreparatu behar zaiola belaunaldien arteko erreleboa sustatzeko; batez ere, industria sektorean, euskal merkatuan ekoizpen sektore "oso bizia" baita. 

Ildo horretan, adierazi du ikuspuntu guztiak “garrantzitsuak” direla konponbideak aurkitzeko orduan, eta ELA eta LAB sindikatuei dei egiten die Elkarrizketa Sozialerako Mahaian eser daitezen, bera gonbidatzen duten ekimen guztietara joaten den bezala. “Niri ez didate inoiz entzungo laneko absentismoaz edo baja malguez hitz egiten. Ni langilea lan merkatuan sartzeaz aritzen naiz hizketan”. 

Trumpen garaipena 

Torres Lehendakariordeak ziurtatu du euskal enpresa txikiei eragin diezaieketela muga zerga berriak ezartzeak, Donald Trump AEBko presidente hautetsiak hauteskundeak irabazi ostean adierazi duen moduan. “Zalantzarik gabe, gure produktuak garestituko dituzte arantzelek. Estatu Batuetako merkatuan sartzea ere garestituko dute eta euskal enpresak lehiakorrak izatea zailduko du”. 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-11-08

    Comentario de X:
    🎙️ Mikel Torres Lehendakariordea langilea lanpostura ez joateagatik erruduntzat ez jotzearen alde agertu da.

    🔗 https://t.co/FkX2n6piVK https://t.co/nK9voc8hj3

  • Argazkia SN Robot
    @LanDpto
    2024-11-08

    Comentario de X:
    🎙️El Vicelehendakari Mikel Torres aboga por no culpabilizar a la persona trabajadora por la falta de asistencia al puesto de trabajo.

    @TorresVCLHK @OndaCero_es @OndaCeroEuskadi

    🔗https://t.co/O6arkFqzzj https://t.co/YlitEeUIKq

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
  • Mikel Torres Lorenzo
    Bigarren lehendakariordea eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua (XIII legealdia)