NIK Patrika Digitala
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: “Aurrerapen zientifikoa ezinbestekoa da, askatasuna mehatxatuta dagoen agertoki batean, erantzunak bilatzeko”

2024-11-07
  • Imanol Pradalesek Joaquín Gorrochategui hizkuntzalariari eman dio 2023ko Ikerketa Saria. Ekitaldia gaur arratsaldean izan da, Lehendakaritzan. Epaimahaiak bere ibilbide akademiko sendoa eta bikaina nabarmendu du, baita ikerkuntza eta irakaskuntza arloetan eta ikertzaileen prestakuntzan egindako ekarpena ere.

Imanol Pradales Lehendakariak, Juan Ignacio Perez Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntzako sailburuarekin batera, 2023ko Ikerketa Saria eman dio Joaquín Gorrochategui irakasleari, UPV/EHUko Ikasketa Klasikoen Saileko katedradunari, Hizkuntzalaritza Indoeuroparraren arloan. Oraingoan, epaimahaiak hizkuntzalari horren ibilbide akademikoa aitortu du, baita haren ikertzaile eta irakasle ibilbididearen sendotasuna eta bikaintasuna ere. Horrekin batera, ikertzaileen prestakuntzan egindako ekarpena ere azpimarratu du.

Lehendakaritzan egindako ekitaldian, Imanol Pradalesek Valentziako herriari elkartasuna adieraziz hasi du bere hitzaldia, eta 1983an Euskadin izandako uholdeak ekarri ditu gogora, baita 2009an jasandako egoera delikatua ere; izan ere, Euskalmeten aurreikuspenek DANA baten etorreraz ohartarazi zuten, eta horrek ondorioak minimizatu zituen. “Adibide honek erakusten du zientziak eta ikerketak eragin zuzena eta positiboa dutela gure bizitzan”, esan du.

Zientziak, ikerketak eta ezagutza aurreratuak “hobeak izatea eta askeagoak izaten” laguntzen digutela ziurtatu ostean, Lehendakariak berretsi du aurrerapen zientifikoa “funtsezkoa” izango dela ziurgabetasun-egoera batean erantzunak bilatzeko orduan; izan ere, gaur egun, askatasuna “mehatxatuago dago Europan eta munduan”, eta prest egotearen eta “gure komunitate-zentzua eta balioak” indartzearen alde egin du.

Bestalde, Pradalesek adierazi duenez, hizkuntzak “gure identitate kolektiboa definitzen eta zehazten du”, baina ohartarazi du ezaugarri hori bi aldeko arma ere izan daitekeela, “batzuetan mito faltsuak sortzera eraman dezakeelako”.

“Hori dela eta, hizkuntzaren historia zorrotz aztertzea ezinbestekoa da”, adierazi du Lehendakariak, Gorrochategui irakasleak eta bere taldeak egiten duten lanari erreferentzia eginez.

Gorrochateguik ikertzaileen prestakuntzan egindako ekarpena nabarmendu dute

Gorrochategui irakaslearen lan zientifikoaz gain, epaimahaiak garrantzitsutzat jo du adituen sareetan eta nazioarteko hainbat proiektutan eta unibertsitateko ekimen zientifikoetan parte hartu izana. Halaber, epaimahaiaren iritziz, euskal zientzia-sistemari egindako ekarpenek eta merituek, Humanitateen esparruan, euskal zientzia-komunitateak paleolinguistikaren nazioarteko esparruan duen izen ona ere indartzen dute.

4 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2024-11-10

    Saber interpretar datos del entorno indicadores de lo que pueda venir al paso puede afectar a distintas afecciones de salud. Energía con mínimo impacto obtenido de forma sostenible combustible ya pueda ser una pila comunitaria obtenido a ser posible de aguas residuales en sinergia con otras energías alternativas, hay según demanda y guardando distancias pueda hacer uso de lo nuclear dar salida a los residuos en vez de empleo en armamento no querer y acabar guisándoselo y comiendo por error humano de quien esté al mando ya hubo accidentes experimentos se dice a ninguna parte.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2024-11-10

    Inguruneko datuak interpretatzen jakiteak, urratsean etor daitekeenaren adierazle, hainbat osasun-afekziori eragin diezaieke. Jasangarritasunez lortutako inpaktu minimoa duen energia erregaia izan daiteke Europar Batasuneko pila bat, ahal dela beste energia alternatibo batzuekin sinergia duten hondakin-uretatik lortutakoa. Eskariaren arabera, eta distantziak gordez, nuklearraz balia daiteke hondakinei irteera ematea, nahi ez den armamentuan erabili beharrean, eta, amaitzeko, gisatu eta jan egiten da, giza akats baten ondorioz.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2024-11-10

    Ura irakinez gero, ez dira bertan dauden mikroorganismo guztiak hiltzen, badirudi gauza nahasiak esaten direla hedabideetan, ez bakarrik mikroorganismoak, baita ezpurutasunak ere; beraz, ez da ideia ona mezu zehaztugabeak zabaltzea, oro har, kontsumorako ura.

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2024-11-10

    Hirviendo el agua no se matan todos los microorganismos presentes, parece se dicen cosas confusas en los medios, no sólo microorganismos sino también impurezas contiene, luego no es buena idea difundir mensajes inexactos con carácter general, agua para consumo.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak