Berriak Kultura
Eu

Kale-antzerkia bultzatzeko programa onartu da (2012-03-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 20

Agindua, zeinen bidez arautzen baita «Kale antzerkia bultzatuz» programari 2012. urtean zuzendutako diru-laguntzetarako deialdia.

Gobernu Kontseiluak toki-entitateek antolaturiko kale-antzerkia bultzatzea helburua duen "Kale antzerkia bultzatuz" programari zuzendutako 2012ko diru-laguntzen deialdia arautzen duen Kulturako sailburuaren agindua onartu du.

Oraingo krisi ekonomikoa gogor jotzen ari da arte eszenikoen alorreko kultur programazioa, eta horrek kalte egiten dio euskal antzerkigintzaren enpresa-egituraren jasangarritasunari. Alderdi horretatik arreta txikiena jasotzen duen sektorea da kale-antzerkiarena. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, egoera honen aurrean kezkatuta eta jakitun udalek ahalegin ekonomiko handia egiten dutela, uste du beharrezkoa dela aire zabaleko arte eszenikoen programazioak "Kale Antzerkia bultzatuz" programaren bitartez sustatzea. Agindu honen helburua da 2012. urtean xede horretarako diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Laguntza hauek eskatu ahal izateko, udalek, koadrillek eta mankomunitateek edo haien udal erakunde autonomoek nahitaezkoa izango dute baldintza hauek betetzea: antzezleku egokiak izatea, seinaleztatuak eta mugatuak, indarreko legediak eskatzen dituen segurtasun-neurri guztiak beteko dituztenak, bai eta programatzen diren ikuskizunetarako erantzukizun zibileko asegurua eta artisten gela eta aldagela moduan erabiltzeko moduko lokalak ere; programaren alderdi tekniko guztiak koordinatuko dituen pertsona arduradun bat izatea; dagokion aurrekontu-partida izatea konpainia edo artista parte-hartzaileak kontratatzeko gastuei aurre egiteko, bai eta ikuskizunek sortzen dituzten ekoizpen-gastuei aurre egiteko ere.

Dirulaguntza horietarako, guztira, 72.120 euro erabiliko dira. Hartzaileak izango dira 20.000 biztanletik gorako herriak (21.000 euro), 20.000tik 10.001era biztanleko herriak (21.000 euro), 10.000tik 5.000ra biztanleko herriak (20.000 euro) eta 5.000 biztanletik beherako herriak (15.060 euro). Programa honen bidez, iaz 34 proposamenek jaso zuten laguntza, eta horri esker 54 konpainiak jardun zuten 70 ikuskizun ematen 146 emanalditan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan