Berriak Ekonomia eta Ogasuna
Eu

Gobernu Kontseiluak 2012ko ekitaldiko Urteko Ikuskaritza Plana onetsi du (2012-03-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 20

Txostena, 2012. urteko Auditoria Planari buruzkoa.

Eusko Jaurlaritzak, Carlos Aguirre Ekonomiako sailburuak proposatuta, Urteko Ikuskaritza Plana onetsi du. Bertan Kontrol Ekonomikoko Bulegoak ekitaldian egingo duen ekonomia- eta finantza-kontrolerako eta kudeaketarako jarduerak ezartzen ditu.

Onetsitako planean, aurreko urteetan bezala, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektore publikoa osatzen duten zuzenbide pribatuko erakunde publiko eta sozietate publiko guztien, Lan Harremanen Kontseiluaren eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren finantza-ikuskaritzak egitea xedatzen da. Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoaren partaidetza duten erakunde ia guztien ikuskaritza-txostenak eskuratu eta aztertuko direla nabarmendu behar da.

Nabarmentzekoak dira, 2012. urterako Urteko Ikuskaritza Planaren berrikuntzen artean, honako hauek: Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin, Gizarte Larrialdietarako Laguntzekin eta Etxebizitzako Gastuak Osatzeko Prestazioarekin lotutako diru-laguntzak aztertu, lana eta familia uztartzeko laguntzak emateko prozedurak berrikusi eta seme-alabak dituzten familientzako laguntzak emateko prozedurak berrikusiko dira. Era berean, LANBIDEk 2011n garatutako aurrekontu-jarduera eta EHUren azken lau urteetako jarduera ekonomikoa aztertuko dira, eta zuzenbide pribatuko erakunde publiko berriak sartuko dira ikuskaritza-prozesuan, esaterako Lankidetzaren Euskal Agentzia.

Urteko Ikuskaritza Planaren barruan daude, halaber, erakunde laguntzaileek diru-laguntzen ordainketan egindako kudeaketa aztertzea, eta NBEUF eta LGENF laguntzen erakunde ordaintzailearen urteko kontuei buruzko ikuskaritza-ziurtagiria eta txostena egiteko lanak egitea, baita Europako Egitura Funtsak eta Kohesio Funtsak elkarrekin finantzatutako esku-hartzeko moduen kontrolei buruzkoak ere.

Kudeaketa-autonomia duten ikastetxe publikoen eta bestelako zerbitzu periferikoen ikuskaritza ere egingo da. OSAKIDETZA zuzenbide pribatuko erakunde publikoaren jarduerari buruzko etengabeko finantza-kontrola ere egingo da. Azkenik, laguntza, abal eta diru-laguntzen onuradun batzuen azterketa zehatza egingo da Ikuskaritza Planaren barruan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan