Hurtado sailburua: "Herritarrei hurbileko merkataritzaren garrantziaz hausnartzeko ahaleginak areagotzeko gai izan behar dugu"
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Javier Hurtado Donostiako Merkataritza Sarien edizio berrian izan da, Eneko Goia Donostiako Udaleko alkatearekin, Ana Oyarbide Donostiako Udaleko Ekonomia eta Tokiko Enpleguko zinegotziarekin eta Iñigo Olaizola Donostiako Sustapeneko zuzendari gerentearekin batera.
Sailburuak sarituei zorionak eta eskerrak emateko hitzekin hasi du hitzaldia, eta merkatari guztien eguneroko lana nabarmendu du, beren ahaleginarekin funtsezko zerbitzua eskaintzen baitiete herritarrei. Gainera, Donostiako Merkataritza Sarien balioa nabarmendu du, tokiko merkataritzaren ezaugarri nagusiak aitortzeko: Donostiako tradizioa eta sustraitzea, jasangarritasunaren aldeko apustua tokiko produktuen erabileraren eta ingurumen-praktiken bitartez, eta espiritu ekintzailea, sektorearen dinamismoa eta belaunaldien arteko erreleboa islatzen duena.
Sailburuak merkataritza-sektoreak Gipuzkoako ekonomiarentzat duen garrantzia gogorarazi du, 42.000 familia baino gehiagoren sostengu baita eta probintziako BPGari % 11 baino gehiagoko ekarpena egiten baitio. "Donostian, Euskadiko merkataritza-dentsitate handienetako bat dugu, eta egunez egun jarraitzen duzue zuen ahaleginarekin", adierazi du, tokiko saltokiek berrikuntzaren eta bezeroarekiko hurbiltasunaren alde egindako apustua azpimarratuz.
Bere hitzaldian, San Sebastian Shops bezalako merkataritza-elkarteen lana eskertu du, administrazioen eta saltokien arteko lotura gisa funtsezko papera betetzen baitute. "Merkataritzari laguntzeko abian jartzen ditugun laguntzen eta neurrien transmisore gisa balio dute elkarteek, merkataritza-sareko txoko bakoitzera modu eraginkorrean iristen direla ziurtatuz", nabarmendu du.
Azkenik, hurbiltasuneko merkataritzak gizartean duen zereginari buruz hausnartzeko deia egin du. "Kontsumitzaile garen aldetik, gure erosketa-erabakiek eragin sakona dute komunitatean, jasangarritasunean eta gure hirien hiri-garapenean. Tokiko merkataritzan erosteak gure kaleetako bizitza eta segurtasuna hobetzen ditu, eta, aldi berean, gure ekonomia indartzen du ", amaitu du, sarituen eta egunez egun etorkizun hobea eraikitzeko lanean diharduten merkatari guztien dedikazioa aitortuz.
-
2024-11-08
Poner nuestro granito de arena para no aumentar la contaminación puede influir en el calentamiento local de algún modo, también pudiendo emplear comunidades energéticas unidas den cierta autosuficiencia depender menos de la red general nos puede dejar sin suministro ante eventos acontezcan.