Berriak Kultura
Eu

Jaurlaritzak 331.300 euro erabiliko ditu arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko (2012-03-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2012.eko martxoak 20

Kulturako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak onartu egin du arte plastiko eta ikusizkoen eremuan jarduerak sustatzeko eta garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta arautzen duen Agindua. Kultura Sailak egoki deritzo arlo pribatuak arte plastiko eta ikusizkoen eremuan sustatzen eta garatzen dituen ekintzei laguntzeko aukera emango duen bidea antolatzeari, eta horretarako 331.300 euroko partida jartzea erabaki du. Agindu horren bitartez, batez ere euskal artisten ikerlana sustatu nahi da, artelanen ekoizpena, arte garaikidearen zabalkundea, eta haien sorkuntza-lana, bai eta haien zeregin artistikoaren errekonozimendua jasotzea ahalbideratzea ere.

Agindu honen kargura diru-laguntzak eskatu ahal izango dituzte 2012. urtean ondoren zerrendatzen diren jarduerak burutzen dituzten eta Euskadiko Autonomia Erkidegoan auzotasun administratiboa edo helbidea edo sozietate-egoitza duten pertsona fisiko edo juridiko-pribatuek:

- Sustapen-zabalkundearen arloa (176.300 euro):

a) Arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak...). Horiek guztiak Euskadiko Autonomia Erkidegoan, Estatu Espainiarrean edo nazioartean izango dira, eta Euskal Herrian bizi diren egileen lanak erakutsiko dira, bai eta edozein euskarritan jasotako egileen gaineko dokumentazioa ere.

b) Euskadiko Autonomia Erkidegoan egiten diren arte garaikidearen gaineko sentsibilizazio-ekimenak (batzarrak, jardunaldiak, kongresuak, lantegiak, hitzaldiak...) eta horiei buruzko edozein euskarritan jasotako dokumentazioa.

c) Euskarri desberdinak erabiliz egindako publikazioak egitea, beren xedea Euskal Herriko arte garaikidea zabaltzea eta bertako artistak eta haien lana sustatzea bada.

Ez dira lagunduko ez urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, erakunde eskatzailearen programan edo jardueran ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak jasoko dira soil-soilik.

- Sorkuntza-ekoizpenaren arloa: Arte-ekoizpenaren eremuan egiten diren jarduerak: proiektuak egitea, ardatza baldin bada arte ekoizpena edo ikerketa proiektua lantzea. Horretarako, 5.000 euroko 11 laguntza, 8.000 euroko 8 laguntza, eta 12.000 euroko 3 laguntza emango dira.

Iruzkin bat
  • @emprenderzitek
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno destina 331.300 euros al fomento y desarrollo de actividades en el área de las Artes Plásticas y Visuales http://t.co/n0mqxAmk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan