Euskadik lurreko baliabideak bidaliko ditu Valentziara, berreskuratze-lanetan laguntzeko
Euskadiko erakundeek lurreko baliabideak bidaliko dituzte Valentziara, DANAk kaltetutako pertsonei eta urak hondatutako eremuetan berreskuratze-lanetan laguntzeko.
Eusko Jaurlaritzak, foru-aldundiek eta Euskadiko udalek hasiera-hasieratik erakutsi dute prest daudela aireko eta lurreko baliabideak bidaltzeko kaltetutako eremuetara. Horretarako, etengabeko komunikazioa dute Valentziako Generalitatearekin, beharrezko laguntza bidaltzeko beharrak zehazteko zain. Helburua, hasiera-hasieratik, modu koordinatuan lan egitea izan da, herritarrek erakutsitako elkartasuna ahalik eta modu antolatu eta eraginkorrenean bidera dadin.
Valentziako Generalitateak, larrialdi-zerbitzuen bitartez, gaur jakinarazi du beharrezkoa dela hustubide-ponpak izatea, garajeetan eta, batez ere, estoldetatik pilatutako ura atera ahal izateko. Hala, euskal erakundeek erantsitako dokumentuan bildutako baliabide materialak eta giza baliabideak bidaliko dituzte Valentziara.
Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek eta EUDELek, Euskadiko Udalen Elkarteak, modu koordinatuan lan egiten jarraituko dute Valentziako Generalitateak datozen ordu eta egunetan zehazten dituen beharrei erantzun ahal izateko.
-
2024-11-04
Aztertu azkar ea jendea leku seguruagoetara mugitu behar den, bustiaren gainean euririk egin ez dezan eta askotan lan gehiago egin behar izan dadin. Lurraldea berrantolatu egin behar da, eta etxebizitza alternatiboa azkar eraiki behar da arrisku jasangarriagoko eremuetan, muturreko gertakarien aurrean erreakzionatzeko gaitasun handiagoa duten eremuetan. Etxebizitza industrializatuak azkar muntatzen dira. Laguntzak edo erraztasunak aurreikustea, betebeharretatik deskonektatu ahal izateko alertak daudenean, akatsik ez eragiteko. Beharbada, kasu horietarako erresistentzia-poltsa komun bat sortu beharko litzateke, eta maizago gertatzen dira.
-
2024-11-04
Estudiar de forma rápida si hay que mover población a lugares más seguros no llueva sobre mojado y haya que trabajar muchas veces más. Hay que hacer reordenación del territorio construyendo vivienda alternativa de forma rápida en zonas de riesgo más tolerable con mayor capacidad de reacción en caso de evento extremo. Hay viviendas industrializadas se montan rápido. Prever ayudas o facilidades cuando haya alertas para poder desconectar de obligaciones no empujen a error. Igual hubiera que crear una bolsa común de resistencia para estos casos se tienden a dar con mayor frecuencia.