Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Euskadiren industria-arloko lehiakortasun-eredua azaldu du Indian

2012.eko martxoak 21

“Industria Aldaketa Lehiakorra"ri buruzko jardunaldia: "Euskal Herriaren kasua. Euskadi eredua: globalizaziora egokitzearekin lotutako esperientzia bat”

Berritzailea, irekia, ekintzailea, iraunkorra eta teknologikoki aurreratua. Horrela eta globalizaziorako egokitzapen-eredu gisa aurkeztu du Patxi López lehendakariak Euskadi gaur arratsaldean Delhin (India) “Industria Aldaketa Lehiakorra”ri buruz egin diren jardunaldietan. Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak enpresei eusten eta gero atzerrian lehiatzen laguntzeko sustatu dituen neurri nagusien errepasoa egin du, adibidez, duela aste batzuk aurkeztu zen finantzaketa-programa aipatu du, 2.100 milioi eurotik gorako zuzkidura duena. “Eredu honen arrakastaren zati handi bat ahaleginak bateratzean datza: gobernua, enpresak, zentro teknologikoa, unibertsitateak... talde bat gara, eta batera egiten dugu lan globaltasunaren erronken aurrean”, erantsi du.

Bere esku-hartzean, lehendakariak politika honen ardatz nagusietako batzuk azaldu ditu, Lehiakortasunerako Plana, besteak beste, eta zifra batzuk aipatu ditu bere esku-hartzea oinarritzeko:

•    2011n esportazioak %18 hazi dira
•    Invest in the Basque Country zerbitzu berriak, helburu horrekin sortuak, dagoeneko 34 proiektu kudeatu ditu eta bioteknologia-enpresa garrantzitsu bat erakartzea lortu du
•    2011 urte historikoa izan da Euskadirentzat: 2,4 milioitik gora turista (Euskadik dituen biztanleak baino turista gehiago)
•    Lehenengoz, gure BPGaren %2 baino gehiago bideratu dugu I+G+b-ra
•    herrialdeko enpresa handiekin batera ari gara lanean gainerako sektoreak sustatzeko moduko merkatu-nitxo berrietan oinarri teknologikoko proiektu estrategikoak garatzeko: ibilgailu elektrikoa, sare elektriko adimentsuak eta gas naturala

Lehendakariak adierazi du clusterren politika Euskadiko jarduera ekonomikoaren eragileetako bat dela.
Azkenik, jardunaldian parte hartu duten pertsonak urrian Euskadi bisitatzera animatu ditu, hau da, Lehiakortasunaren Nazioarteko Biltzarra egiten denean. Topaketa horretan, clusterren eta berrikuntzaren arloko mundu-mailako adituek parte hartuko baitute, "eta, egun horietan, berrikuntzaren eta lehiakortasunaren esparruan nazioarteko erreferentzia izango gara".

4 iruzkin
  • @osvalbuena
    2012.eko martxoak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari explica el "modelo Euskadi" de competitividad industrial en la India. http://t.co/afUzgvpj

  • @agonzalezyanes
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari explica el "modelo Euskadi" de competitividad industrial en la India. http://t.co/afUzgvpj

  • @rgarciaf62
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari explica el "modelo Euskadi" de competitividad industrial en la India. http://t.co/afUzgvpj

  • @MariajePR
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Lehendakari explica el "modelo Euskadi" de competitividad industrial en la India. http://t.co/afUzgvpj

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)