Azaroak 25 kanpaina
qrcode

Lehen lehendakariordeak Behobia – San Sebastián lasterketak 50/50/25 proiektuaren bidez kirol arloan genero berdintasunerako duen konpromisoa balorean jarri du

2024-11-08
  • Gaur aurkeztu da ofizialki Behobia – Donostia lasterketa herrikoiaren 59. edizioa. 27.700 pertsonak hartuko dute parte eta horietatik 8.700 ( % 31,5) emakumeak izango dira.
  • Lehen aldiz, korrikalari gehienak 26-30 urteko adin-tartean egongo dira, eta jarraian, 31-35 adin-tartean.

Donostia – San Sebastián, 08-11-2024

Behobia – Donostia lasterketaren 59.edizioaren aurkezpen ofiziala egin da gaur Donostiako Udalean. Aurkezpenean parte hartu dute Eneko Goiak, Donostiako alkateak; Luis Chillidak, Chillida Fundazioko presidenteak; Jairo Esteban, "Why Not"-eko erabiltzailea; Eider Mendozak, Gipuzkoako Diputatu Nagusiak; Ibone Bengoetxeak, lehen lehendakariordeak; eta Enrique Cifuentesek, Fortuna Kirol Elkarteko presidenteak. Bertan izan dira, halaber, Iñaki Gabarain, Donostiako Kirol zinegotzia; Azahara Dominguez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Turismo diputatua; Gorka Iturriaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren zuzendaria; eta Jakes Arrizabalaga, Turismo sailburuordea.

Bere hitzaldian, lehen lehendakariordeak, Ibone Bengoetxeak, Behobiak – San Sebastian lasterketak kirol arloan genero berdintasunerako duen konpromisoa balorean jarri du, erakundeak 2018an martxan jarritako 50/50/25 proiektuaren bidez. Proiektu horren helburua Behobia – San Sebastian lasterketan parte hartzen duten korrikalarien erdia emakumezkoak izatea da, 2025. urterako.

“Benetan garrantzitsua da hainbat eta hainbat emakumek egindako esfortzua eta proiektuan jarritako gogoa eta anbizioa, ezarritako parekidetasun helburua lortzeko. Jaurlaritza, bidelagun izan da. Gure konpromisoa sendoa da genero berdintasunari dagokionean, bai kirol arloan, baita beste arloetan ere. Horregatik, azpimarratu nahiko nuke 2023. urtean lasterketak 30.000 euroko laguntza ekonomikoa jaso zuela Europako funtsetatik eta Jaurlaritzak bere egin duela laguntza hori; hala, 2024 zein 2025 urteetan, 30.000 euro bideratu ditu, urteko, proiektu honetara”, adierazi du lehen lehendakariordeak.

Era berean, Bengoetxeak adierazi du “helburua lortzea zaila” izango zela bazekitela: “Emaitza handiak lortzeko, anbizio handiko helburuak ezarri behar direla uste dut. Erronka hau deialdi indartsua izan da, eta adin guztietako emakumeen kopurua, baina, batez ere, gazteena, helburu hori lortzearekin bat egin duena, benetan azpimarragarria eta miresgarria da”.

Behobia – San Sebastian gazteena

Aurkezpenean azpimarratu da hau izango dela Behobia – San Sebastian gazteena parte-hartzaileen adinari dagokionez. Edizio honetan parte hartuko duten 27.700 pertsonetatik, 8.700 emakumeak izango dira ( % 31,5), eta, lehen aldiz, izena eman duten pertsona gehien 26-30 urte artekoak izango dira; ondoren, 31-35 urte artekoak.

Oroigarri berezia

Aurtengo edizioan, antolatzaileek Eduardo Chillida eskultore gipuzkoarraren 100. urteurrenaren ospakizunarekin bat egin nahi izan dute, domina oso berezi bat prestatuz. Chillida Fundazioko presidente Luis Chillidak azaldu duenez, domina 1982ko "Korapilo II" obran oinarrituta dago.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak