Berriak Lehendakaritza
Eu

Isabel Celáak Espainiako Erreginaren zuzendaritzapean Berrikuntzaren eta Diseinuaren 2011ko Sari Nazionalak entregatzeko egin den ekitaldian parte hartu du

2012.eko martxoak 22

Celáaren hitzetan, “nazioartean herrialde lehiakorra izateko, lehiakortasun horrek oinarri duen ezagutzaren zati bat gure erakundeetan eta gure enpresetan sortu behar dugu”

Isabel Celáak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu eta jarduneko lehendakariak, gaur goizean Alondegian egin den ekitaldian ziurtatu du “guztiok elkarrekin ahalegintzen jarraitu behar dugula eta ikerketara, garapenera eta berrikuntzara baliabideak iristen jarraitzea bermatu behar dugula”. Gainera, Sofía Erregina Bilbon izatea “ohore handia” dela azpimarratu du

Berrikuntzaren eta Diseinuaren Sari Nazionaletako sarituak 2011n Enrique de Sendagorta Aramburu, Marcelino Armenter, Enrique Linde Cirujano, José María Fernández Sousa, José Ramón Magarzo, Carles Riart Llop, Ferrán Figuerola eta Miguel Jiménez izan dira.

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Isabel Celáak zorionak eman dizkie, eta bi saritu hauei zuzendu zaie bereziki: Carles Riart Llop-i, "lider gisa diharduen, diseinatzen duen eta berritzen duen sortzaile bati"; eta Enrique de Sendagorta Aramburu-ri, "bere aldaberatasunagatik, bere espiritu ekintzaileagatik eta Espainiako garapen teknologikoan protagonista diren sektoreetan lider gisa jarduteagatik".

Iruzkin bat
  • @emprenderzitek
    2012.eko martxoak 22

    Comentario de Twitter:
    Isabel Celáa acude a la entrega de los Premios Nacionales de Innovación y de Diseño 2011 presididos por SM la Reina http://t.co/CdqAb5VE

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • SM la Reina, Isabel Celáa