qrcode

Iker Iglesias: “Euskadin modu egokian aurrera egiten ari gara ontzi eta paketatuen bizitza erabilgarria mantentzeko”

2024-10-30
  • Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria Euskadiko ontzi eta bilgarrien berrikuntzarako II. Topaketan, Bilbon, izan da

  • Ontzi-Basque Food Packaging Innovation Hub euskal elikagai-enpresekin egindako ekimen publiko bat da, diagnostikoak egiteko eta soluzio jasangarriak ezartzea helburu duena

  • 2023an sortu zenetik, 13 herrialdetako 266 erakundetako 445 eragile bildu ditu

  • “Beharrezkoa da kontsumitzaileen esperientzia hobetzea”

Barakaldo, 2024 10 30

Iker Iglesias Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saileko Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak gaur goizean parte hartu du BASQUE FOOD CLUSTERek Barakaldon antolatu duen Euskadiko Ontzi eta Enbalajeen Berrikuntzarako II. Topaketan. Bertan adierazi duenez, “Ontzi-Basque Food Packaging Innovation Hub elikagaien euskal enpresekiko ekimen publikotik, arrakastaz ari dira egiten ontzi eta paketatuen bizitza erabilgarria mantentzeko soluzio jasangarrien diagnostikoa eta inplementazioa, material jasangarriagoei esker, eta kontsumitzaileen esperientzia hobetzen ari da”.

Ontzi-Basque Food Packaging Innovation Hubek Barakaldoko Ilgner eraikinean egiten du topaketa. Topaketak duen azoka-zatian, merkatuan dauden soluzio errealak azaltzen dira eta kongresu-espazio bat eskaintzen da ontziei eta ontzi-hondakinei buruzko Europako legeria berriari, ontzi jasangarriagoetarako materialei eta birziklagarritasunaren etorkizunari buruzko ponentzia eta mahai-inguruetarako. Bertan, elikagai-enpresen eta aholkularien arteko B2B bilerak egin dira. Bilera horietan, Eusko Jaurlaritzak elikagaien segurtasuna hobetzeko sustatzen duen Elika fundazioko zuzendari Arantza Madariagak ere parte hartu du.

“Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailetik proposatzen dugu ildo horretatik aurrera egiten jarraitzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea, jasangarritasuna bezalako erronka garrantzitsuei aurre egiteko eta Euskadiko elikadura-katea osatzen dugunok aurre egin behar diegun beste erronkei heltzeko; hori dela eta, beharrezkoa da beste esparru batzuetan aliantza berriak bilatzea”, azpimarratu du Iker Iglesiasek.

2023ko urrian sortu zenetik, Ontzi-Basque Food Packaging Innovation Hubek 13 herrialdetako 266 erakundetako 445 eragileak bildu ditu: % 32 elikagai-enpresak (85), % 21 materialen enpresak (57), % 9 ezagutza-eragileak (25), % 6 ekipo-ondasunen enpresak (16), % 3 startupak (7), % 5 erakundeak (13), % 7 klusterrak eta elkarteak (19) eta % 17 adituak (46).

Denbora horretan, 8 ekitaldi egin dira 300 parte-hartzaile baino gehiagorekin eta 50 hizlarirekin; 4 webinar 140 parte-hartzailerekin; 33 kontsulta tekniko eta legali erantzun zaie; 43 enpresaren 100 soluzio argitaratu dira; eta 23 proiektu diseinatu dira, elikagaien euskal enpresek identifikatutako erronketatik abiatuta.

“Euskal elikadura-kateko enpresek ontzi eta enbalajeen arloan soluzio berriak aurkitu behar zituztenez, ingurumen-erregulazio berrietara eta gero eta handiagoa zen eskaera sozialera modu lehiakorrean egokitzeko, 2023ko urrian sortu zen Ontzi | BASQUE FOOD PACKAGING INNOVATION HUB, enpresetatik sortutako ekimen publikoa, enpresek osatua eta elikagaien euskal enpresentzat eratua”, Iker Iglesiasek gogorarazi duenez.

Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak adierazi duenez, plataforma “BASQUE FOOD CLUSTERek eta Elika Fundazioak sustatzen dute. Plataforma ENVAS3S proiektuaren ekimenen artean kokatzen da, eta proiektu hori elikagaien enpresek RIS3 Euskadi Espezializazio Adimenduneko Estrategiaren barruan adierazitako beharretatik sortua da. Eusko Jaurlaritzak sustatzen eta finantzatzen du proiektua 2023ko eta 2024ko Berrikuntza Funtsaren bidez”.

Berrikuntza-komunitate ireki bat da, eta bertan elikagaien euskal konpainiak erregistratzen dira, esparru horretan dituzten erronkak azaltzen dituzte eta elkarreraginean aritzen dira materialen eta ekipo-ondasunen enpresekin, ezagutza-eragileekin, zentro teknologikoekin, klusterrekin, startupekin eta partikularrekin, eta horiek kasu bakoitzerako soluzio egokienak aurkezten dizkie”, zehaztu du Iglesiasek.

Ezagutza teknikoa ematen duten, soluzioak bilatzen dituzten, joera eta jardunbide egoki inspiratzaileen inguruko ezagutza gehitzen duten eta kontsumitzaileen pertzepzioari buruzko informazioa ematen duten eragileen laguntza du Ontzik.

Juan José Pernas Universidade da Coruñako Administrazio Zuzenbideko irakasle titularrak eta adituak EBko azken legegintza-berritasun nabarmenenak azaldu ditu. Hona eztabaida eta azalpenetako parte-hartzaile eta hizlariak: Eva Navascués, Alma Carraovejas, Claudia Sancho Galarreta, Maite Ilundáin, Eva de la Torre, Felipe Vicente Hernández, María Segura de la Monja, Jorge García, Pedro Zomeño Alcalá, Leonor Blázquez Villar, Leyre Arce, Aliex Nuñez eta Ibon Aseginolaza.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-30

    Comentario de X:
    ♻️ Euskadi avanza positivamente hacia la implementación de envases y empaquetados más sostenibles para alimentos y bebidas, que respeten el medio ambiente y mejoren la experiencia de las personas consumidoras. #Ontzi

    @BasqueFoodClust
    @ELIKA_Fundazioa

    🔗 https://t.co/YBQw7lXSWi https://t.co/rytrpQt0vL

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-30

    Comentario de X:
    ♻️ Euskadi modu egokian aurrera egiten ari da elikagaien ontzi eta pakete jasangarriagoak ezartzeko bidean, ingurumena errespetatzeko eta kontsumitzaileen esperientzia hobetu ahal izateko.

    #Ontzi

    @BasqueFoodClust
    @ELIKA_Fundazioa

    🔗 https://t.co/x0SgU1uSHb https://t.co/hz4U0LaaCR

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak