qrcode

Eusko Jaurlaritzak guztira 1.700.000 euroko ezohiko laguntzak onartu ditu Errioxa JDKko Arabako mahastizainentzat, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko (Gobernu Bilera 2024-10-29)

2024-10-29
  • 2024ko kanpainan Errioxa JDKak ezarritako gehienekoaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua izan dutenei zuzendua

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, 2024. urterako Errioxa JDKren babespeko Arabako mahastizainentzat guztira gehienez 1.700.000 euroko ezohiko laguntzak deitzeko denari. Laguntza horiek 2025eko kanpainan euren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko dira. 

Laguntza horien onuradunak izan daitezke Arabako mahastien titularrak, Nekazaritza Ustiategien Erregistroan (NUE) izenda emanda dagoen nekazaritzako ustiategi baten titularrak direnak eta Arabako Mahastien Erregistroan inskribatuta dauden eta Errioxa JDKren babespean dauden mahastiak dituztenak.

Laguntza jaso ahal izateko, 2024ko kanpainan beren ustiategiko lursailetan Errioxa JDKak kanpaina horretan ezarritako gehieneko errendimenduaren (5.850 kg/ha) % 50etik beherako ekoizpen-errendimendua izatea eskatuko da, hau da, titularra onuradun izateko ustiategiaren gehieneko errendimendu onargarria 2.925 kg/ha izatea.

Laguntzak esleitzeko, onargarritasun-baldintzak betetzen dituzten eskabideak lehentasun-ordena baten arabera ordenatuko dira, ekoizpen-ahalmen estandarra berreskuratzeko aurreikusitako produkzio-kostuen arabera: 2024ko kanpainan produkzio-errendimendua galdu duten lurzatiak. % 80. Eta 2024ko kanpainan produkzio-errendimendua galdu duten lurzatiak. % 50 eta < % 80.

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-29

    Comentario de X:
    🍇 El Gobierno Vasco aprueba #ayudas extraordinarias por un valor de 1,7 millones de euros, destinadas a personas viticultoras alavesas amparadas por la DOCa Rioja para facilitar la recuperación de su capacidad productiva en la campaña de 2025.

    🔗 https://t.co/vKPpZbh2S4 https://t.co/QaUgTdc824

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-29

    Comentario de X:
    🍇 Eusko Jaurlaritzak 1,7 milio euroko ezohiko #laguntzak onartu ditu Errioxa Jatorri DKko Arabako mahastizainentzat, 2025eko kanpainan beren ekoizpen-ahalmena berreskuratzen laguntzeko.

    🔗 https://t.co/pVCNUH47ix https://t.co/XU3KSpVnPk

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko