Berriak Osasuna
qrcode

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Unitate berriari esker, Osakidetzak hobetuko du paziente psikiatrikoen eta haien senideen arreta

2024-10-29
  • Osakidetzak 3 milioi euro inguru inbertitu ditu psikiatria-unitate hori handitzeko. Gaur inauguratuko da, eta 1.100 m2-ko azalera erabilgarria du
  • 1. fase honetan, Psikiatriako egungo ospitalizazio-solairuaren ondoko unitatea eraberritu da, eta unitate berriari ohe gehiago eman zaizkio, modernoagoa eta eguneratuagoa
  • Bigarren fasean, egungo psikiatria-eremua birgaituko da, eta, horrela, ohe kopurua bikoiztea lortuko da, 55 ohe izateraino, eta, gainera, haurren eta gazteen osasunerako berariazko arreta-unitate bat izango du

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleak Psikiatriako solairu berria (3 E) inauguratu du gaur goizean eta horretarako erabat eraberritu da 1.100 m2-ko azalera erabilgarriko eremua. Guztira 2.900.206 euroko inbertsioa egin ostean, Psikiatriako Unitate berrian ohe gehiago daude eta herritar gehiagori eman ahalko zaie arreta; halaber, itxura modernoagoa eta eguneratuagoa du.

Oraingo Psikiatriako ospitalizazio-solairuari (3 D) erantsita dago Psikiatriako solairu berria; honako hauek daude bertan: Ospitalizazio Intentsiboko Unitatea, non 28 ohe baitaude, eta Erabakimen Handiko eta Behaketa Unitatea, non bost ohe baitaude. Hortaz, bederatzi ohe gehiago daude, orain arte egondako ohe-kopurua aintzat hartuta. Horiek horrela, estaldura emango zaie Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESI osoari eta Barakaldo-Sestaoko ESIri, hau da, 300.000 herritar ingururi.

Horrez gain, hizpide dugun unitate berrian honako atal hauek egongo dira: Gurutzetako Ospitaleko lehen episodio psikotikoen unitateko programan (CRUPEP) dauden pazienteei arreta emateko Medikuntza eta Erizaintza Arloa, taldeko terapiarako gela eta eguneko ospitalea (2003an jarri zen abian programa eta aitzindari da EAEn).

Ildo beretik, espazioak gaitu dira ospitaleko esku-hartzerako berariazko programak gauzatzeko, hala nola elikadura-jokabidearen nahasmenduen programan dauden taldeetarako gela eta jantoki terapeutikoa.

Zerbitzua handitzeko proiektua gauzatzean, humanizazioko ikuspegia jarri da erdigunean eta aire-girotzea, pribatutasuna nahiz konforta hobetu dira; izan ere, gela espezifiko baten unitatean argiztapen aldakorra, irudi lasaigarrien proiekzioa eta giro-musika jarri ahalko dira, erabiltzailearen gustura. Halaber, unitate berrian aisialdirako espazio gardenak daude argi naturalarekin, gela ahalik atseginena izan dadin.

Bigarren fasea: ohe kopurua bikoiztea eta haurren eta gazteen osasunerako arreta

Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko Psikiatria Zerbitzua handitzeko proiektuaren baitan 3 E solairua eraberritu da eta bigarren fasean 3 D solairua eraberrituko da; horri esker, ohe-kopurua bikoiztuko da (55) eta 560.000 inguru herritarri eman ahalko zaie arreta, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIa, Barakaldo-Sestaoko ESIa eta Uribeko ESIa barne hartuta. Era berean, planteatu da haur nahiz gazteei osasun-arreta emateko berariazko unitatea sortzea, non bost ohe eta haur nahiz gazteei zuzendutako eguneko ospitalea egongo baitira.

Neurozientzien esparruan kokatzen den espezialitate medikoa da Psikiatria eta barne hartzen du nahasmendu larriak eta batzuetan nahasmendu oso ezgaitzaileak dituzten pazienteen prebentzioa, tratamendua, jarraipena eta errehabilitazioa. Berrikuntza eta Ikerketa Traslazionalean ere kokatzen da Psikiatria Zerbitzua, non parte-hartze aktiboa baitu tokiko, Estatuko eta nazioarteko diziplina anitzeko ikerketa-taldeekin, horixe baita Osakidetzako Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIak eta Osasun Sailak duten baterako plan funtzionaleko oinarrizko ardatz estrategikoetako bat.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @ERS_2014
    2024-11-04

    Comentario de X:
    Osakidetza mejora la atención de las y los pacientes psiquiátricos y sus familiares con la nueva Unidad de Psiquiatría del Hospital Universitario Cruces - Irekia https://t.co/JG8nMsWPJ9

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2024-10-30

    Comentario de X:
    La nueva unidad, inaugurada hoy, tiene como objetivo proporcionar una atención más moderna y eficiente, aumentando el número de camas y mejorando las instalaciones para adaptarse a las necesidades de la población.

    @OSIEECruces @Irekia @OsasunEJGV

    https://t.co/D83Z2uNocw https://t.co/Qlf1b3nZZ7

  • Argazkia SN Robot
    @osakidetzaEJGV
    2024-10-30

    Comentario de X:
    Gaur inauguratu den unitate berriaren helburua arreta modernoagoa eta eraginkorragoa eskaintzea da, ohe kopurua handituz eta instalazioak hobetuz, herritarren beharretara egokitzeko.

    @OSIEECruces @Irekia @OsasunEJGV

    https://t.co/xaUlWkdDzJ https://t.co/EiHT9U8GxY

  • 2024-10-29

    Me parece una buena noticia que afronta positivamente y de forma moderna el problema dela salud mental de niños , jóvenes y mayores.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak