Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza

LAA-en aldaketak eredu trinkoago, orekatuago eta jasangarriagoa proposatzen duela azpimarratu du Pilar Unzaluk

2012.eko martxoak 21

Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk esan du Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) aldaketa ez funtsezko dokumentuak Euskal Hirian oinarritzen den eredua proposatzen duela, zeinek asentu trinkoagoa, kanpora zein barnera begira elkarlotuagoa, orekatuagoa eta sareko konfigurazio polizentrikoagoa proposatzen duen.

Pilar Unzaluk, Iñaki Atxukarrorekin, Lurralde Plangintza eta Ur sailburuordearekin batera egin du Eusko Legebiltzarrean agerraldia, batez ere,  onartu zenetik 15 urte igaro eta gero, garatu den LAAren aldaketa ez funtsezko dokumentua aurkezteko eta gehitu diren “berrikuntza eta eguneratzeak” azaldu ahal izateko.

Azken urte hauetan indartzen joan diren elementu horietatik, sailburuak azpimarratu ditu “mugikortasun jasangarria, paisaia, erabilera berriak onartzen dituzten eraikinen berrerabilpena, jarduera ekonomiko trinkoagoetarako guneen garapena edo energia efizientzia edota jakinduria”.  Hauek, oinarrizko elementu diren “berrikuntza eta jasangarritasuna” irizpide hartuta bateratu dira.

LAAren aldaketetarako ireki zen hausnarketa prozesurako epean, biodibertsitate aberatsagoa, kontserbatuagoa eta paisaia erakargarriagoa duen lurraldea erakusten duen dokumentua garatu da; garraio publikoak ahalik eta gehien erabiltzeko hiriguneekin; energetikoki efizienteagoa eta kutsagarrien eta negutegi efektuko gasen botatze murritzagoarekin; eta, garapena orekatuagoa izan dadin, berrikuntzaren eta birziklapenaren alde egiten duen ekimenekin.

Partehartzea indartu

Lurraldearen Antolamendurako Artezpideen (LAA) aldaketa ez funtsezko dokumentuaren oinarrizko onarpen agindua sinatu da dagoeneko eta, bihar bertan, EHAAn argitaratuko da. Horren ondoren, Jendaurreko informaziorako eta Harrera Publikorako prozesua irekiko da, zeinetan, LAAren aldaketek eragina izango duten administrazioek eta herritarrek euren iritzia eman ahal izango duten.

Pilar Unzaluk azpimarratu duenez, nahiz eta Jendaurreko Informaziorako eta Harrera Publikorako epe legala 45 egunekoa izan, “partehartze prozesua zabaltzea erabaki dugu, batez ere, ekainaren 30 arte epea luzatuz beste administrazio, giza-eragile eta instituzioei aukera ematen zaielako dokumentua aztertzeko eta gehikuntzak egin ahal izateko.

Sailburuak esan du Lurraldearen Antolamendurako Artezpideek EcoEuskadi 2020 prozesuak Euskadi garatzeko dituen irizpide berberak partekatzen dituztela, besteak beste, ekonomia berritzaile, lehiakor, ekoefiziente eta irekien artean kokatzeko erronka helburutzat jotzen duelako; gure baliabide naturalen eta biodibertsitatearen mantenurako lurraldearen, azpiegituren, ekipamenduen eta hirigintzaren plangintza orekatu eta errespetuzkoa proposatzen duelako; energia fosilekiko dugun dependentzia gainditzeko nahia eta negutegi efektuko isurien emisioen eta klima aldaketaren ondorien kontra egitea proposatzen dutelako; eta lurralde barruko zein kanpoko egiturak landuz lehiakortasuna hobetzeko, mugikortasun eredu bateratua eta jasangarriagoa garatzea aurrikusten duelako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)