
Gasteizen zehar, berdez eta morez
Berdintasuna da guztiok batzeko bidea
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila, ETS eta Euskotren lanean ari dira, ingurumen-kalitatearen, eraginkortasun ekonomikoaren eta gizarte-ekitatearen alde, mugikortasuna eta irisgarritasuna, guztiontzako berdintasun baldintzetan erraztuko duen garraio publiko bat bultzatuz.
Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, bidaiari guzti-guztiei gonbidapena egin nahi die Unesco Etxearekin, Arabako Foru Aldundiarekin eta Green Capital Vitoria-Gasteizko Udalarekin elkar hartuta.
Pilar Vegak, mugikortasun, garraio eta genero arloko adituak, emakumeak mugikortasunean eta horren gizarte-esparruan duen papera izango du mintzagai. Gaur egun, lurraldearen eta garraioaren plangintzaren inguruan dihardu.
Jendea ekofeminismoak sustatzen dituen balioez sentsibilizatzeko asmoz, ETSk eta EuskoTrenek hausnarketa sakon bat egingo dute balio horien, erakundeen konpromisoaren eta iraunkortasunaren, eta berdintasunaren aldeko apustuaren inguruan, eta II. Berdintasun Plana aurkeztuko dute.
HITZALDIA
2012ko martxoak 26, 12:00etan
Europa Jauregia (Gasteiz aretoa)
Gasteiz hiribidea z/g, tranbiaren geltokiaren aurrean.
GASTEIZ
Izena emateko
Tf. 657 72 56 86
MESEDEZ, ERABILI EGUNERO GARRAIO PUBLIKOA