Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Eusko Jaurlaritzak lanbide-heziketan bilatzen du Euskadiko ostalaritzaren eta turismoaren etorkizuna

2012.eko martxoak 20

Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Carlos Crespo Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ostalaritzaren eta turismoaren sektoreko "Lan Topaketak" deituriko ekimena inauguratu dute. 

Topaketa horiei esker produkzio-sektoreetan eta lanbide-heziketan esku hartzen duten agenteen arteko lankidetza sistematizatu ahal izango da. 

Eusko Jaurlaritzak jardunaldi antolatu du uste duelako turismoa -etengabe igotzen ari den eta enplegua eta aberastasuna sortzen dituen sektorea- profesionalizatu egin behar dela. 

Pilar Zorrilla Merkataritza eta Turismoko sailburuordeak eta Carlos Crespo Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ostalaritzaren eta turismoaren sektoreko "Lan Topaketak" deituriko ekimena inauguratu dute gaur Leioako Ostalaritza Eskolan, Lanbide Heziketako II. Euskal Planaren barruan bilduta dagoen eta produkzio-sektore guztietan eta lanbide-heziketan esku hartzen duten agenteen lankidetza sistematizatzeko hainbat lanbide-familiaren lan-topaketak egitea helburu duen ekimena. 

Eusko Jaurlaritzak jardunaldi hau eskaini du uste duelako turismoa -etengabe igotzen ari den eta enplegua eta aberastasuna sortzen dituen sektorea- antolatu egin behar dela haren profesionaltasuna lortzeko; izan ere, profesionaltasuna turismoari kalitatea ematen dion beste elementu bat da.  

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak hainbat baliabide erabiliz lan egin du sektore horren alde, eta horri esker sektore hori igotzea lortu du eta lana lortzeko eta lanbide-etorkizunerako aukera bihurtu du. Horretarako, sektorerako (hotelariak, ostalariak, udalak, sektore-elkarteak, turismo-enpresak, eta abar) laguntza-lineak bultzatu ditu, 9 milioi eurotik gorakoak, ostalariek beren establezimenduei kalitatea eman ahal izateko, establezimenduak modernizatuz eta negozio-aukera hobetuz. Bestalde, turismo-marketineko plan berri bat ezarri du, baita politika berriak ere, eta horiei esker bidaiari-sarrerak igo egin dira, 2011n markak hautsiz: 23 milioi bidaiari-sarrera baino gehiago. 

Eusko Jaurlaritzaren bi Sailen arteko baterako eta zeharkako jardun berri horrekin, Industria Sailak lortu nahi du turismo-sektoreak sortzen duen lan-aukera hobetzea; horretarako, sektore horretan lan egingo dutenen prestakuntza antolatuko du eta balio erantsia emango die beren lanbide-karrera sektore horretara bideratuko dutenei nahiz pertsona horiei enplegua ematen dieten establezimenduei. 

Lan Topaketak 

Ekitaldia "Etorkizuneko erronkak ostalaritzaren eta turismoaren sektorean: lanbide-heziketaren zeregin aktiboa" izenburuarekin garatu da eta Isabel Muela Turismoko zuzendariaren eta María José Madariaga Lanbide Heziketako zuzendariaren partaidetza izan du. Muela andreak prestakuntzari buruz EAEn egin den azterlanari edo mapari buruzko ondorioak aurkeztuko ditu. Horrez gain, bi zuzendariek sektorean identifikatutako lan-ildoak azaldu dituzte. 

Era berean, lanbide-prestakuntzaren arloko koordinatzaile Izaskun Zabala andrea lanbide-prestakuntza berriari buruz mintzatu da, eta, ondoren, hitzaldiak eman dituzte; alde batetik, Angel Gago Bizkaiko Ostalaritza Elkartearen idazkari nagusi exekutiboak sektorearen egoerari eta ostalaritzaren etorkizunerako ikuspegiei buruzkoa eman du. 

Bestalde, Mikel Vidal Eurest-en ospitale-sektoreko salmenta-buruak krisialdiaren aurrean dauden erronka berriak azaldu ditu; eta Idoia Ezkurdia Nekatur (Euskadiko Nekazalturismo eta Landa Etxeak) elkartearen arduradun teknikoak sektorearen profesionalizazioari buruz mintzatu da, profesionalizazioa nahitaezko apustua izanik. 

Jardunaldiaren azken atalak bi lan-dinamika egiteko balio izan du, bata sektorea profesionalizatzeko estrategiei buruzkoa eta bestea Lanbide Heziketaren premiak identifikatzeari eta aztertzeari buruzkoa. 

Lehenengo dinamikan galdetu da nola lor daitekeen ostalaritza-sektorea profesionalizatzea sektore horren lehiakortasuna lortzeko modu gisa, kontuan hartuta sektore horretara tradizionalki prestakuntza berezirik gabeko langileak sartzen direla, eta hainbat estrategia (esate baterako, kalitate-ziurtagiriak ezartzea, establezimenduak irekitzeko trebakuntza-baldintzak ezartzea, sektore-akordioak agente sozialen artean, eta abar) eskatzen duen sektorea dela. 

Bigarren dinamikaren abiapuntua honako galdera hau izan da: zer eskaera eta premia ez ditu eraginkortasunez betetzen lanbide-heziketak? 

Vitoria-Gasteiz, 2012ko martxoaren 20a

2 iruzkin
  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El Gobierno Vasco busca en la formación profesional el futuro para la hostelería y turismo de Euskadi. http://t.co/iEeUZdRg

  • @lanbideejgv
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Eusko Jaurlaritzak lanbide-heziketan bilatzen du Euskadiko ostalaritzaren eta turismoaren etorkizuna. http://t.co/WVdoTZ5D

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)