qrcode

Arabako Errioxako ardoen, txakolinaren eta sagardoaren 22 upategik euren kalitate handiko produktuak aurkeztu dituzte Japonian, merkatu berriak irekitzeko

2024-10-28
  • Bilerak Tokion eta Osakan Michelin izarra duten jatetxeetako sommelierrekin eta profesionalekin, horien artean Japoniako hiriburuko Roppongi auzoko “Eneko Tokio
  • Amaia Barredo: “Zorionez, Japonia ahogozo onekoa da, Euskadi bezala, eta hemen badakite goi-sukaldaritza, Km0 produktuak eta munduko ardorik onenak, Arabako Errioxakoak, estimatzen”
  • “Bereziki orain, garrantzitsua da merkatu berriak irekitzea EAEko elikagaientzat”
  • Japonian 474.048 jatetxe eta kafetegi daude: munduko ostalaritza-dentsitaterik handiena, 266 pertsonako establezimendu batekin.

 Tokio, 2024 10 28

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak Arabako Errioxako ardo zuri eta beltzen, txakolinaren eta Euskal sagardoaren 22 euskal upategitako ordezkariek osatutako merkataritza-misio bat lideratu du, eta, gaur, astelehena, kalitate handiko euren produktu enologikoak aurkeztu dituzte Japonian. Euskadiko ordezkaritza Michelin izarra duten hainbat jatetxetako –horien artean Roppongi auzoko “Eneko Tokio” euskal jatetxeko– eta luxuzko hoteletako sommelierren eta profesionalen talde aukeratu batekin elkartu da Tokion bere produktuak aurkezteko. Japonian 474.048 jatetxe eta kafetegi daude: munduko ostalaritza-dentsitaterik handiena, 266 pertsonako establezimendu batekin.

 

Euskal sukaldaritzaren kalitate handiak sukaldari japoniarren eta euskaldunen arteko elkarlan estua sustatzen du, eta euren errezetak trukatzen eta ardoak uztatzen dituzte. Gaur goizean upategiek egindako lehenengo merkataritza-topaketaren ondoren, arratsaldean, Raúl Pérez Iratxeta sailburuordeak lagunduta egon den Amaia Barredo sailburuak aipatu du “gorantz ari diren nazioarteko hainbat merkatuk –Amerikako Estatu Batuak, Japonia, Mexiko, Suitza eta Erresuma Batua– Arabako Errioxako ardoekiko eta txakolinekiko duten gero eta interes handiagoa, eta horrek eraginda etorri dira bisitan upategi horiek Tokiora eta Osakara”.

“Kalitate handiko ardoak ezagutzen dituztenek –adierazi du Amaia Barredok– badakite gure marka eta jatorria bereizten. Zorionez, Japonia ahogozo onekoa da, gu bezala, eta Japonian badakite goi-sukaldaritza, Km0 produktuak, eta tradizioari jarraituz eta zorroztasunez egindako ardoak biltzen dituen Basque Wine marka estimatzen, gure herrian egiten dugun bezala” esan du Amaia Barredo sailburuak. 

EDA-Drinks and Wines Campus

Euskadiko ordezkaritzak “EDA -Drinks and Wines Campus”, Arabako Foru Aldundiarekin eta Basque Culinary Centerrekin batera garatutako nazioarteko ekimena, ere aurkeztu du. EDAren xedea da garapen ekonomiko eta sozial jasangarria sustatzea edarien eta ardoaren bidez. EDAk bi egoitza ditu, Carvalho Araújo arkitektoak diseinatuak; horietako bat Gasteizen, Euskadiko hiriburuan, eta bestea Laguardian, Euskadiko hegoaldean, mahastien artean.  

Amaia Barredok zehaztu duenez, “EDA garrantzi handiko erreklamoa izango da talentua erakartzeko eta prestakuntza espezializatua eskaintzeko, eta ekintzailetza eta berrikuntza sustatuko ditu mahastizaintzaren eta ardogintzaren sektorean eta edari guztientzat ezagutza transferitzera bideratutako ikerketa-lerroak garatzeko”. Zalantzarik gabe, Japonia erreferentzia bikaina da”.

Ardo-dastatzea

Aurkezpenaren ondoren, Mikel Garaizabalek Parker eta Tim Atkin eskaletan puntuazio altuak dituzten Arabako Errioxako ardoen eta txakolinen dastaketa zuzendu du. Mikel Garaizabal mundu osoan 4.500 dastaketa, ikastaro eta hitzaldi baino gehiago eman dituen dibulgatzaile enologikoa da, bai eta hainbat libururen egilea ere.

Bihar, asteartea, Osakan, euskal ordezkaritzak Basque Wine-Japan Connection ekitaldian parte hartuko du Festak Yomachibori izenekoan. 35 profesional, prentsa espezializatua eta hainbat chef, horien artean Yoshitsugu Yamamoto eta Ryusuke Nakano, elkartuko dituen Japonia-Euskadi konexio horretan, Euskadiko eta Japoniako produktuz osatutako luntx bat eskainiko da, eta Arabako Errioxako ardoak, txakolinak eta Euskal sagardoa izango dira bertan.

Gaur Tokion –Japoniak zazpi ordu baino gehiagoko alde positiboa du Gasteizekin alderatuta–, “Basque Wine Trade Fair” egin da upategien gaur egungo inportatzaileekin eta bezero berriekin, eta Barredo sailburuak Euskadiren ezaugarriak azaldu dizkie.  

Arratsaldean, “Basque Wine-Japan Connection”, topaketan, hogeita hamabost profesionalek, sommelierrek, prentsa espezializatuak eta influencerrek xehetasunez ezagutu dute euskal eskaintza, Japonian merkaturatutako Arabako Errioxako ardoekin, txakolinarekin eta sagardoekin uztatutako elaborazio japoniarrak estimatuz.  Bihar, Osakan, Japoniako euskal sukaldaritzako Yoshitsugu Yamamoto eta Riusuke Nakano sukaldariak izango dira.  

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-28

    Comentario de X:
    🇯🇵🍷 Arabako Errioxako ardoen, txakolinaren eta sagardoaren 22 upategi euren kalitate handiko produktuak aurkezten ari dira Japonian, merkatu berriak irekitzeko. Michelin izarra duten hainbat jatetxeko sommelier eta profesionalekin elkartu dira Tokion.

    🔗 https://t.co/nCBFs6C3S1 https://t.co/mC0zhLgMPK

  • Argazkia SN Robot
    @itsaslurra_eus
    2024-10-28

    Comentario de X:
    🇯🇵🍷 22 bodegas de vinos de Rioja Alavesa, Txakoli y Sidra presentan en Japón sus productos de alta calidad para abrir nuevos mercados. La delegación vasca se ha reunido en Tokio con profesionales y sumilleres de restaurantes con estrella Michelin.

    🔗 https://t.co/iVByCBze8h https://t.co/sMK9GGeAsg

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak