Berriak Lehendakaritza
Eu

SPRIk akordio bat sinatu du Mondragón Korporazioarekin kooperatibatik kanpoko euskal enpresak Indiako enpresa-parkean koka daitezen

2012.eko martxoak 20

Lehendakariak "euskal enpresak" Indiako merkatuan "ezartzea erraztea" helburu duen akordioa sinatzeko ekitaldia zuzendu du

Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bitartez, eta Mondragón Korporazioak gaur goizean lankidetza akordio bat sinatu dute, eta, horren bitartez, korporaziotik kanpoko enpresak taldeak Punen (Indian) duen enpresa-parkean instalatu ahalko dira, zehazki, parkearen 166.000 metro karratuen 40.000tan. Akordioa Punen (Indian) sinatu da, eta ekitaldia Patxi López lehendakariak zuzendu du. Bertan, akordio hauen garrantzia azpimarratu du -iaz antzeko hitzarmen bat sinatu zen Txinan enpresa-taldearekin-; izan ere, "bestela Indiako merkatuan sartzeko zailtasunak izango lituzketen euskal enpresa askori merkatu horretan modu sendoan sartzea ahalbidetuko zaie, atzerrian dugun enbaxadorerik onenetako baten eskutik". Bernabé Undak, Industria sailburuak, eta José Mari Aldekoak, Mondragón Korporazioaren presidenteak, egungo nazioarteko krisi-egoeran enpresentzat kokapen anitz izatea oso garrantzitsua dela azpimarratu dute. "Gure lehiakideekin ere lan egin behar dugu", adierazi du Aldekoak.

Gaur goizean sinatu den akordioa Eusko Jaurlaritzaren industria politikaren eta kanpoko ekintzakoaren "eredua" da, hau da, indarrak biltzea "Euskadi taldea" delakoaren inguruan. "Gaur egun, euskal enpresen lehiakidea ez dago Zornotzan, ezta Eibarren ere. Kanpoan dago, munduan.

Eta horra irten behar dute saltzera. Eta horra irten behar dute saltzera: Euskadi taldea zentzua eta indarra lortzen ari da", azaldu du. Eusko Jaurlaritzak, SPRIren bidez, eta Mondragón Korporazioak sinatu duten akordioaren ekitaldian Confebasken arduradun nagusia, Nuria López de Gereñu, Merkataritza Ganberen kideak eta Indiara lehendakariarekin batera enpresa-misioan joan diren ia ehun enpresen ordezkariak ere egon dira.

Lehendakariak Gasteizko Gobernuak nazioartekotzeko "jauzia" egitea erabakitzen duten enpresei babesa ematen diela errepikatu du, eta, babes hori, azken urteotan, hainbat ekintzaren bidez gauzatu da:

. Enpresak nazioartekotzeko prozesuak bultzatuz. Iaz SPRIk 442 nazioartekotze proiektu gauzatu zituen euskal enpresentzat atzerrian.

. Gaitasun profesionalak eta sozialak dituzten pertsonak trebatuz, ekonomia ireki baten erronkei erantzuteko.

. Euskal esportazioen xede geografiko eta sektoriala dibertsifikatuz, merkatu berriak bilatzeko.

. Eta atzerriko jarduerak sustatuz, kanpoko zuzeneko inbertsioa areagotzeko, Euskadiko enpresa-proiektu berrietan. Eta horregatik sortu dugu Invest in the Basque Country, atzerriko zuzeneko inbertsioa Euskadira erakartzeko, baita talentua erakartzeko eta Euskadin instalatutako atzerriko kapitala duten enpresentzat arreta espezializatua eskaintzeko ere.

Enpresa-arlora zuzenduriko bigarren jardunaldiaren arratsaldean lehendakariak eta Hiri Garapeneko ministroak bilera bat egingo dute, eta Instituto Cervantesekin euskal kultura-esparruarekin lotutako ekitaldi bat egingo da.

 

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko martxoak 21

    Me parece un proyecto, muy interesante para todos.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)