Eman tokia berdintasunari
Berriak Lehendakaritza
qrcode

Lehendakariak: “Ikerlanek gure enpresetan eta industrian duen eraginari esker, lehiakorragoak eta hobeak gara”

2024-10-24
  • Imanol Pradalesek Ikerlan zentro teknologikoak bere 50. urteurrena ospatzeko antolatutako erakusketa bisitatu du gaur, Arrasaten

Imanol Pradales Lehendakariak “50 urte teknologiaz jarreraz” izeneko erakusketa inauguratu du gaur, Arrasaten, Ikerlan zentro teknologikoaren 50. urteurrena ospatzeko. Pradalesek Ikerlan zoriondu du bere ibilbide luze eta oparoagatik, eta euskal industriaren lehiakortasunaren hobekuntzan zentro honek duen zeregin garrantzitsua eskertu du. “Bistan da aitzindariak izan zinetela eta, gaur ikusi dugunez, etorkizunari begira jarraitzen duzue. Ez da bat ere erraza 50 urtez hor mantentzea. Egunero lehiakorrak izaten. Egunero industriari soluzioak eskaintzen”, adierazi du.

Ildo horretan, Lehendakariak ohartarazi du Euskadiko industria sarea ez dela une batetik bestera sortu eta loratu. “Egunero hobeak izateko jarrerak ekarri gaitu honaino. Ez ginateke gaur garena izango egun batean konformatzea erabaki izan bagenu. Kontrakoa egin dugu beti. Zertan hobetu dezakegun galdetzen diogu gure buruari egunero. Horrek mugiarazten gaitu. Autoexijenteak gara eta errealitatea ikusteko jarrera hori gakoa da geroz eta lehiakorragoa eta konplexua den mundu honetan aurrera egiteko”, esan du Pradalesek. Lehendakariaren arabera, Ikerlanek hori guztia ezin hobeto ordezkatu du.

Ikerlanen ibilbidea jasotzen duen erakusketari dagokionez, Pradalesek zentro horrek Euskadiko industrian duen eragina nabarmendu du. “Zuen lanak zuzeneko translazioa du gure enpresa- eta industria-ehunera. Inpaktu horrek lehiakorragoak eta hobeak izatea eragiten digu”.

Europako industriaren berpiztea

Lehendakariak gaineratu duenez, “euskal izaera ekintzailea eta industriala gure DNAren parte da. Indartzen jarraitu behar dugu, eta behar berrietara egokitzen”. Era berean, ohartarazi duenez “Europak bere etorkizuna jokoan du. Gomendio guztiak industria-berpizkundera bideratuta daude. Uste dut paper erabakigarria izan dezakegula Europako industriaren berpizte horretan. Ikerlanek eta industriari egin dion ekarpenak bidea erakusten digute: teknologia bizitzen”.

Lehendakariak Ikerlaneko lantaldea 50 urte hauetan izan duten bide beretik eta filosofia berarekin jarraitzera animatu du. “Jarraitu ikertzen, berritzen eta hobetzen. “Segi ikertzen, berritzen, hobetzen eta aurrerapausoak ematen. Segi zuen emaitzak ehun ekonomikoarekin partekatzen”.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-10-29

    Urrats inbertitzaile bat eman aurretik beste agentzia batzuk erabil daitezkeen bezala, arrakasta-probabilitate bat aldez aurretik asmatu ahal izateko, erabakiak harrarazi eta hautemandako bideak babes berezia duten eta erabiltzeagatiko ordainketa duten eragile desberdinek hartu ote zituzten ikusi behar da, tranpa leialik egin gabe.

  • Argazkia Xaver
    2024-10-29

    Igual que se puedan utilizar otras agencias antes de dar un paso inversor poder acertar anticipadamente una probabilidad de éxito hagan tomar decisiones y vislumbrar si los caminos elegidos ya fueron tomados por agentes distintos con especial protección pago por uso nos sirvan de avanzadilla sin hacer trampas competencia leal.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak