Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak
Eu

Eusko Jaurlaritza eta Donostiako Udala, azaroko uholdeeetan kalteturikoei ostatu emateari buruz hitz egiteko bilduko dira

2012.eko martxoak 19

Eusko Jaurlaritzak etxebizitzak eskaini dizkie kaltetuei

MªPaz Larrumbide Etxebizitza Sailburuordea eta Juan Karlos Izagirre Donostiako Alkatea, bihar, martxoaren 20an, elkartuko dira, bi auzoetarako lagapen baldintzei buruz hitz egiteko eta Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako hiriburuari ostatu emateko jarduketa bultzatzeko eskaini dizkion formulak aztertzeko.

Joan den urteko azaroan Donostiako Txomin-Enea eta Martutene auzoetan izandako uholde larriak direla eta, Eusko Jaurlaritzak, uholde horien kalteak jasan zituzten auzokideak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila Donostiako Morlans Beherako A-4 lur-zatian eraikitzen ari den 70 gizarte etxebizitzez osaturiko eraikinean ostatu emateko aukera eskaini zion Udalari. Asko izan ziren uholdeen ondorioak jasan zituzten auzoko etxebizitzak.

Eskaintzaren helburua, oraindik eraiki gabe dauden, eta, hasi ere egin ez diren Txomin Enea eremuko eraikinetan hasiera batean aurreikusiriko esleipenari aurrea hartzea da, Morlanseko eraikineko etxebizitzak eskainiz. Izan ere, aurreikuspenen arabera, eraikin hori 2012ko azken hiruhilekoan amaituko da, eta zozketa oraindik egin gabe dago. Horrez gain, ostatu emate horiek aldi baterakoak edo behin betikoak izateko aukera eskainiko da, kalteak jasan dituenak erabaki dezan.

Eusko Jaurlaritzak eskaintza errepikatu zuen berriro ere otsailaren 13an, Donostiako alkateari bidalitako idazkiaren bitartez. Idazki horretan etxebizitzen oinarrizko datuak erantsi ziren, etxebizitza horietatik zenbat eta zein erreserbatu behar diren eta zozketatik kanpo utzi behar diren erabaki ahal izateko.

Kontuan izan behar da obrak une honetan dauden fasea kontuan izanik, hasiera eman behar zaiola jada zozketen prozedurari, eraikuntza lanak amaitu eta gero etxeak emateko prozesua gehiegi luzatu nahi ez bada. Hori dela eta, beharrezkoa da aipaturiko jarduketetarako behar diren etxebizitza kopurua eta tipologia erabakitzea, egin beharreko erreserba egiteko eta gainerako etxebizitzak zozketarako utzi ahal izateko.

Guztira 70 etxebizitza dira, honela banatuak:

- Logela bakarreko 14 etxebizitza

- 2 logela eta bainugela bakarreko 3 etxebizitza

- 2 logela, bainugela eta komuna duten 42 etxebizitza

- 3 logelako 11 etxebizitza.

Esleitu beharreko etxebizitzak zehaztu eta gero, agiria idatzi eta sinatuko da, bi erakundeen arteko elkarlanerako akordioa barne. Akordio horretan azalduko dira adosturiko baldintzak.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)