Berriak
Eu

Uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko tokiko topaketa hasi da Gasteizen

2012.eko martxoak 20

Uraren zuzendari nagusiak ohartarazi du “inoiz baino beharrezkoagoa dela epe ertainerako eta luzerako neurriei buruz hausnartzea, edateko uraren hornikuntza egokia bermatzeko”

Gaur goizean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko tokiko topaketa hasi da, ‘Europako esperientziak hiri txiki eta ertainetan’ azpitituluarekin. Jardunaldiei hasiera eman dien ekitaldian, Iñaki Urrizalkik duela gutxi Uraren Euskal Agentziak Liberian eta El Salvadorren gauzatu diren bi lankidetza-proiektuak gogorarazi ditu

“Egun hauetan hiriek uraren zerbitzua kudeatzeko gainditu behar dituzten erronken analisian sakontzeko aukera izatea espero dut”. Ideia horrekin eman dio hasiera Iñaki Urrizalkik uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko topaketari.

Urrizalkik, era berean, “Euskadin uraren kudeaketa publikoa edozein sistema pribaturena bezain eraginkorra izan daitekeela frogatu dugula” esan du.

2 iruzkin
  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Arranca en Vitoria el Encuentro local sobre la gestión del agua y desarrollo urbano. http://t.co/zndfPQxX

  • @GreenpeaceEUS
    2012.eko martxoak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Uraren kudeaketari eta hiri-garapenari buruzko tokiko topaketa hasi da Gasteizen. http://t.co/C1rcOfb4

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Urrizalki, Belén Echeverría, Roque Gistau