NIK Patrika Digitala
qrcode

D’Anjou Sailburuak adierazi duenez, lehia-politika “funtsezkoa da ekonomia jasangarriagoa lortzeko”

2024-10-18

Noël d’Anjou Ogasun eta Finantzetako sailburuak adierazi duenez, lehia-politika “funtsezko da ekonomia jasangarriagoa lortzeko”, eta lagungarria da Europako Itun Berdeak Europar Batasuneko ekonomia “modernoago, baliabideen erabileran eraginkorrago eta lehiakorrago” bihurtzeko, “berotegi-efektuko gasen emisio garbirik ez izateko eta hazkunde ekonomikoa modu jasangarrian sustatzeko”.

Atzo eta gaur Bilbon egiten ari diren Lehiaren Defentsari buruzko XV. Jardunaldi Nazionalen itxiera-ekitaldian, d 'Anjouk adierazi du, energiari buruzko panelean, lehia-politikak sektoreko enpresetan duen eragina aztertzen saiatu direla, Euskadi eta Europa murgilduta dauden trantsizio garrantzitsuekin lotuz.

“Lehendakariak aditzera ematen duenez, planeta honek ez du B planik, klima-aldaketari dagokionez”, nabarmendu du.

Lehiaren Euskal Agintaritzak antolatutako jardunaldi horietan, CNMCrekin lankidetzan, autonomia-erkidegoetako lehiaren agintaritza guztiek parte hartu dute, irizpideak bateratzeko eta legegintza- eta justizia-arloko berrikuntzak eta intereseko hainbat gai azaltzeko aukera gisa.

Era berean, Euskalduna Jauregian egindako foro horretan, d’Anjouk adierazi du lehia-politika dela Europako merkatu bakarrean sakontzeko tresna eraginkorrenetako bat, “Europar Batasunak dituen erronka guztiei helduz”.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak