qrcode

María Jesús San José bermatu duenez, bere Sailaren lehentasuna da justizia errestauratiboa, eskuragarria, inklusiboa eta pertsona erdigunean duena sustatzea

2024-10-17
  • Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak Hitzaren Aldeko IV. Jardunaldi Juridikoen inaugurazioan parte hartu du

Justizia eta Giza Eskubideen sailburuak, María Jesús San Josék, Hitzaren Aldeko IV. Jardunaldi Juridikoak inauguratu ditu. Bertan, justizia errestauratiboa, eskuragarria, inklusiboa eta pertsonetan, batez ere zaurgarrienetan, zentratua lortzeko konpromisoa berretsi du. Horrez gain, “egindako minaren erreparaziorako politika integralean oinarritutako” zerbitzu publikoa lortzearen alde egin du.

Horixe adierazi du gaur goizean jardunaldion inaugurazioan. Jardunaldiok Magistraturarako Elkarte Profesionalaren, Magistraturarako Fundazioaren, Bizkaiko Abokatuen Elkargo Ohoretsuaren eta Deustuko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultatearen arteko lankidetzatik sortzen dira, eta gaur Deustuko Unibertsitateko Paraninfoan egiten ari dira, Bilbon.

Hitz-hartzean, sailburuak azpimarratu du bere Sailaren “lehentasuna” dela politika “integrala” sustatzea, egindako mina erreparatzeko, hori izateko “bizikidetza osoa” lortzeko “bidea” Euskadin. Bere iritziz, garai berrien aurrean gaude, eta helburu hori “beste guztien gainetik” dago. Horretarako, justizia errestauratiboa sustatzeko lan egingo duela adierazi du, eta eztabaidari erantzuna emateko beharrezko bitartekoak erabiliko direla.

Bestalde, María Jesús San Josék esan du sistema judiziala eraikitzeko helburua duela: justizia eskuragarria, beste edozeren gainetik pertsonak “ekintzaren ardatz nagusi” dituen justizia, eta arreta berezia eskainiko diena pertsona zaurgarrienei. Erronka babes judiziala “benetan eta era eraginkorrean” bermatzea da. Horretarako, herritarren beharrizanei erreparatu behar zaie, eta, horretarako, “oinarrizko” helburua justizia eskuragarria garatzea da, “bere zentzu zabalenean”.

Horretarako, Justizia eta Giza Eskubideen Sailetik baliabideak, bai materialak bai giza-baliabideak, eskaini ditu. Baliabide horien bidez gure jardueren xede direnen desberdintasun ekonomiko, sozial eta intelektualei konponbidea topatzen saiatzea da helburua. Baina, horrez gain, operadore juridikoekin kolaboratzeko era “berriak” sustatuko dituela iragarri du. Kooperazio “estua” izango dutela beraiekin, “aliantza” bat eratzeko, justiziaren erabateko eskuragarritasuna lortzeko, bere zentzu zabalenean.

Erantzuteko denboretan hobetzea

Gainera, adierazi du Justiziak aurrera egin behar duela jasangarritasunean, digitalizazioan, erantzuteko denboran eta ulergarritasunean, baita Justizia errestauratiboa sustatzean ere, eztabaidak konpontzeko bitarteko egokiak erabiliz. “Berritzeko garaia da, kolaboratzeko era berrietara zabaltzeko garaia”, nabarmendu du.

Ildo horretatik, legegintzaldi honetan helburua garbia dela gogorarazi du: "pertsona erdigunean jartzea Justiziaren zerbitzu publikoan". Hori dela eta, garrantzitsua da herritar guztiek baldintza beretan sarbidea izatea.  San Josék esan du zerbitzu publikoak eskuragarritzat, erabilgarritzat eta zilegitzat hauteman behar dela, eta horregatik “merezi du elkar ulerrarazteko ahalegina egitea”, eta heltzen ez zaienei heltzea ere garrantzitsua da. Horretarako, “Justizia ez dela soilik gure sistemaren oinarrizko botere bat, baita eskubideen bermerako oinarrizko tresna ere” ikusarazi behar dugu.

San Josék jardunaldiotan parte hartu ahal izana eskertu du; izan ere, interes handiko gaiak lantzen dira, ez bakarrik zuzenbide arloko profesionalentzat, baita herritarrontzat ere. “Demokrazia, sareen agertzea eta eragina adingabeengan, adimen artifiziala, animalien eskubideak eta osasun-eskubideak eztabaida publikoan dauden gaiak dira, eta zorroztasun juridikoa merezi dute, zerbitzura gauden pertsonei zor diegun errespetuagatik”, azpimarratu du.  

Azkenik, sailburuak antolatzaileak zoriondu egin ditu, pertsonen bizitzetan zuzenean eragiten duten gaiei heltzeagatik, egunerokoko gai garrantzitsuak dituen programarekin. Horrez gain, hizlarien kalitatea ere azpimarratu du: “Eskertzen dut etenaldia eta hausnarketa garaiotan: entzunaraztea zaila den garaiotan. Ideiak eta iritziak kontrastatzea ez da modako ariketa. Baina ikuspuntu desberdinak daudela ulertzea aniztasunaren beraren oinarria da. Eta aniztasuna bera da, hain zuzen ere, demokrazioaren muina”, esan du bukatzeko.

 

Bilbon, 2024ko urriaren 17an

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-17

    Comentario de X:
    📲 Albiste osoa hurrengo estekan irrakurri dezakezu: https://t.co/gozAQn7PAH

  • Argazkia SN Robot
    @JustiziayDDHH
    2024-10-17

    Comentario de X:
    📲 Puedes leer toda la noticia en este enlace: https://t.co/8fZ9x7Xolh

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak