Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

SPRIk Uruguain aurkeztuko ditu Euskadik hiri eraldaketaren arloan lortutako arrakastak

2012.eko martxoak 19

 

SPRIk Uruguain aurkeztuko ditu Euskadik hiri eraldaketaren arloan lortutako arrakastak

 

  • - Tomás Orbea, SPRIko zuzendari nagusiak Garapenerako Amerika arteko Bankuak (BID) antolatutako "Iniciativa Ciudades Emergentes y sostenibles: Del diagnóstico a la acción" mintegian parte hartuko du. Asteartean izango da Montevideon.
  • - Mintegian zehar BIDk Europan eta Amerikan identifikatu dituen jardunbide egokiak azalduko dira.
  • - SPRIk Bilboko Udalarekin batera aurkeztuko du Urbe2050 proiektua, zeinaren helburua baita nazioarteko lankidetza publiko-pribatua bultzatzea hiri garapen iraunkorra lortzeko.

 

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailari atxikitako sozietate publikoen SPRI Taldeko (Eraldaketa Lehiakorrerako Sozietatea) zuzendari nagusia Montevideon (Uruguai) izango da datorren asteartean, "Ciudades Emergentes y Sostenibles: Del diagnóstico a la acción" mintegian parte hartzeko eta URBE2050 ekimena aurkezteko. Garapenerako Amerika arteko Bankuak (BID) antolatutako topaketa honetan, eztabaida bat irekiko da tamaina ertaineko hirietako bizi kalitatea hobetu dezaketen konponbideei buruz, betiere ingurumena errespetatuko duen garapen iraunkorra oinarritzat hartuta.

 

Marko horretan, SPRIk URBE 2050 lankidetzarako plataforma publiko-pribatua aurkeztuko du, zeinaren helburua baita nazioartean lan egitea hiri garapen iraunkorra eta herri zein hirien birgaitzea lortzeko, konponbide arin eta malguak eskainiz toki bakoitzeko arazo zehatzei.

 

Eusko Jaurlaritzak koordinatzen du URBE 2050 ekimena eta Euskadin hiri iraunkorren garapen arloan diharduten eragile guztiak batzen ditu. Hala ere, nazioarteko bokazioarekin jaio da eta Montevideoko topaketan aurkeztuko da hirigintzarekin eta iraunkortasunarekin lotutako nazioarteko eragileen aurrean. Plataforma horretara biltzen dira udalak, energi, ingurumen, logistika eta garraio klusterrak, teknologi zentroak, unibertsitateak, hiri garapenerako tokiko erakundeak, zerbitzu edo industri enpresak, urbanistak, etab.

 

EAEko hiri birgaikuntzako esperientziek nazioarteko aitorpena jaso dute hiru hiriburuei eman dizkieten sariekin, eta hori izan da BDIk mintegi honetan parte hartzera gonBIDatzeko arrazoietako bat. Gasteizek Green capital 2012 izendapena lortu zuen, Donostia Europako Kultur Hiriburu bihurtuko da 2016an eta Bilbo eraldaketaren eredu da, horregatik Bilboko Udaleko ordezkariek hitzaldi bat emango dute Montevideoko mintegian.

 

SPRIk eta Bilboko Udalak eztabaida-mahai batean parte hartuko dute martxoaren 20an beste hiri batzuetako ordezkariekin, hala nola Vienakoekin (Austria), Pueblakoekin (Mexiko) eta Rosariokoekin (Argentina). Horiez gain, UNESCOko aditu ezagun batzuk eta Estatu Batuetako Santa Fé Institutuko kideak ere mahai-inguruan izango dira.

2 iruzkin
  • @TCI_2012
    2012.eko martxoak 21

    Comentario de Twitter:
    SPRI showcases the Basque urban transformation successes in Uruguay: http://t.co/SRcufG9c

  • @Lanabesa
    2012.eko martxoak 19

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: SPRIk Uruguain aurkeztuko ditu Euskadik hiri eraldaketaren arloan lortutako arrakastak. http://t.co/O2BKJqr3

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan