Berriak Lehendakaritza
Eu

Nazioartekotzea eta kokapen anitz izatea erabakigarria da ETEetan krisia gainditzeko

2012.eko martxoak 19

RPK enpresa gasteiztarra 3 kontinentetan ezarrita dago jada Indiako abenturari esker, Punen lantegi bat inauguratu baitu.

RPK enpresa txiki eta ertainek (ETE) nazioarteko krisiak eta globalizazioak ekarri dituzten erronkei nola egin behar dieten aurre erakusten duen "eredu" bihurtu da. Gaur lantegi berri bat inauguratu du Punen (Indian), eta, horrela, bere presentzia eta bere produktuena (malgukiak eta bobinak) 3 kontinentetara hedatu du. Patxi López lehendakariak lantegi berriaren inaugurazioan parte hartu du eta Euskadiko gainerako ETEak animatu ditu Arabako enpresa horren jarduera-lerroan jarraitzera, "nazioartekotzearen eta kokapen anitzaren" alde apustu eginez. Enpresa globalizatuak eta kokapen anitzekoak dira krisiaren aurrean indar handiena erakusten ari direnak eta Euskadin ere lanpostu gehien sortzen ari direnak", azpimarratu du lehendakariak. Bere esku-hartzean, Lópezek euskal enpresa gehienak krisiaren ondorioz pairatzen ari diren arazoentzako "irtenbide praktiko eta eraginkorrak dakartzan ezagutzaren erabilera irudimentsuak" ematen duen balio erantsia azpimarratu du, "produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzen baititu". Lehendakariak Eusko Jaurlaritzak nazioartekotzen eta kokapen anitz ezartzen dituzten ETE guztiei babesa emango diela bermatu du; izan ere, "gehienek ezin dituzte konpainia handiek bezala arrisku batzuk onartu, eta horregatik aipatzen dugu kokapen anitz izateko aukera, nazioarteko merkatura egokitzeko eta bezeroen aurrean duten posizioa hobetzeko". Patxi López lehendakaria RPK enpresa arabarrak Punen (India) ireki duen lantegiaren inauguraziora joan da Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuarekin eta batera Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarekin batera.

 

Iruzkin bat
  • 2012.eko martxoak 19

    SI a la internacionalización de las empresas. NO al cierre de empresas internacionalizadas en el Pais Vasco. NO al cierre de Rinder Industrial en Forua.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)