
Lehendakariak DANOBAT eraikitzen ari den lantegia bisitatu du Punen
Mondragon Korporazioak Indiako salmentak hirukoiztea eta 40 milioitik 120 edo 130 milioira iristea aurreikusten du 2016rako
Patxi López lehendakariak Mondragon Korporazioa Punen (India) eraikitzen ari den lantegia bisitatu du. Lantegiak herrialde horretan Taldearen negozioa zabaltzea du helburu, eta aurtengo irailean lanean aritzea eta 50 langile inguru izatea espero da. Kuntsanen (Txinan) martxan jarri duen parke industrialaren esperientziaren ostean, Mondragón Punen industria-parke bat ari da eraikitzen. Bi kokapen izango ditu, bata, 60.000 metro karratukoa eta, bestea, 160.000 metro karratukoa. Bisita horretan, lehendakariarekin batera egon da Bernabé Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, baita Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, José Mari Aldecoa Mondragón Korporazioaren presidentea, Josu Ugarte korporazioaren nazioartekotze zuzendaria eta Germán Lorenzo taldearen Asiako arduraduna ere. Hau da lehendakaria Indian egiten ari den bisitan enpresen sektorera bideratu den lehenengo eguna, eta gaur arratsaldean jarraituko du, RPK enpresak Punen irekiko duen lantegi baten inaugurazioarekin.
-
2012-03-20
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: The Lehendakari visits the DANOBAT construction plant in Pune. http://t.co/K9F5VMbM #Danobat #Soraluce