qrcode

Zientzia, Unibertsitateak eta Berrikuntza saila eta Hezkuntza saila STEAM Euskadi Orientazio Profesionaleko Topaketaketetan izan dira

2024-10-16

Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak eta Aitor Uriondo Hezkuntza Saileko Hezkuntza Ikaskuntza eta Berrikuntzako zuzendariak, STEAM Euskadi orientazio profesionaleko lehen topaketan parte hartu dute gaur, UPV/EHUren Arabako campusean. Programa hau Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza Sailak eta Hezkuntza Sailak sustatu dute, Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziarekin lankidetzan, eta Deustuko Unibertsitatearekin, Mondragon Unibertsitatearekin, EHUrekin, Hetelekin, Ikaslanekin eta AICE-IZEArekin batera antolatu da. Bederatzi jardunaldi ditu, hiru euskal lurraldeetan banatuta, eta 32 ikastetxetako ikasleek eta 225 STEM (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza eta Matematika) profesionalek parte hartuko dute.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @AITORURIONDO
    2024-10-25

    Comentario de X:
    ✅️ #STEAM Orientazio jardunaldiak. Urrian zehar, DBH4. mailako 1.300 ikasle izan ditugu erreferentziazko profesionalekin batera lanean. @innobasque #Hezkuntza #Orientazioa #STEAM 📶 https://t.co/U1i14GPXfx https://t.co/JSzpbZ03NQ

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak