qrcode

Herri Dirubideen Euskal Kontseilua

2024-10-15

Gaur egindako Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluan aztertutako gaien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

2024ko ZERGA ITUNDUEN ONDORIOZKO DIRU-BILKETAREN ITXIERA-AURREIKUSPENAK

2024ko zerga-bilketaren aurreikuspena oso positiboa izango zen, baldin eta, Auzitegi Gorenaren epaiari jarraituz, 1979ko urtarrilaren 1a baino lehen mutualitateetara kotizatu zuten pentsiodunei egindako itzulketen eraginagatik izan ez balitz. Itzulketa horiek 2024ko diru-bilketan eragin handia izan duten arren (800 milioi euro inguru hiru lurraldeetarako), diru-bilketa zertxobait handitu da 2023koarekin alderatuta. Edonola ere, hiru Foru Aldundiek kaudimena erakutsi dute, eta gai izan dira pentsiodunentzako 2023ko eta preskribatu gabeko itzulketen kontuak eguneratzeko. Horrela, 2024rako diru-bilketaren itxiera-kalkuluaren arabera, duela urtebete aurreikusitako diru-bilketaren % 96,3 egikaritu da (699,3 milioi euro gutxiago).

Horrekin guztiarekin, gaurko bileran, 2024ko ekitaldirako zerga itundu bidezko diru-bilketaren zenbatekoa likidatzeko aurreikuspenak onartu dira, 18.300,9 milioi euro.

 

PREVISIÓN DE CIERRE TRIBUTOS CONCERTADOS 2024 / 2024ko ZERGA ITUNDUEN ITXIERA-AURREIKUSPENA

 

 

 ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL / GUZTIRA

IRPF / PFEZ

1.049.409

3.550.200

2.316.700

6.916.309

I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z

278.700

995.900

485.800

1.760.400

IVA / BEZ

1.097.077

3.490.323

2.325.500

6.912.900

I. ESPECIALES FABR. Y  ELEC / FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK

245.019

779.520

519.371

1.543.910

RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK

151.870

641.801

373.749

1.167.420

TOTAL / GUZTIRA

2.822.075

9.457.744

6.021.120

18.300.939

           

 

2025erako ZERGA ITUNDU BIDEZKO DIRU-BILKETAREN AURREIKUSPENAK

Termino absolutuetan, kalkulatzen da foru-aldundiek 2025ean guztira 19.718,6 miloi euro bilduko dituztela zerga itunduen bidez.

Diru-bilketaren hazkundea 2024ko aurrekontua baino ehuneko 3,8 puntu handiagoa izatea aurreikusten da. Aurreikuspen hori 2024ko diru-bilketaren benetako itxieraren aurreikuspena baino % 7,7 handiagoa da. Urte arteko konparazioan, pentsiodunei egindako diru-itzulketetatik datorren urtean finkatzen ez den zatia alde batera uzten bada, 2025eko zerga-sarreren aurrerapena, itxierako aurreikuspenarekin alderatuta, eta euskal ekonomiak urte horretarako aurreikusitako hedapena antzekoak izango lirateke. Eusko Jaurlaritzak egindako koadro makroekonomiko berriaren arabera, barne-produktu gordin nominala % 4,3 handituko da 2025ean.

 

PREVISIÓN RECAUDACIÓN TRIBUTOS CONCERTADOS 2025 / 2025eko ZERGA ITUNDUEN AURREIKUSPENAK

 

 ARABA / ÁLAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

TOTAL / GUZTIRA

IRPF / PFEZ

1.132.167

3.923.690

2.590.750

7.646.607

I. SOCIEDADES / SOZIETATEEN g/Z

292.200

1.014.810

466.050

1.773.060

IVA / BEZ

1.196.490

3.757.306

2.505.616

7.459.412

I. ESPECIALES FABR. y ELEC / FABRIK. eta ELEKTR. Z. BEREZIAK

262.438

824.126

549.581

1.636.145

RESTO TRIBUTOS / GAINERAKO ZERGAK

155.865

662.404

385.144

1.203.413

TOTAL / GUZTIRA

3.039.160

10.182.336

6.497.141

19.718.637

 

FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI 2025erako EGIN BEHARREKO EKARPENAK ETA KOEFIZIENTE HORIZONTALAK

 

Foru-aldundiek erakunde komunei 2025erako egin beharreko ekarpenak guztira 13.200 milioi eurokoak izatea adostu da, honako ekarpen-koefiziente horizontal hauen arabera: % 16,04 Araba, % 50,37 Bizkaia eta % 33,59 Gipuzkoa.

 

APORTACIONES DE LAS DIPUTACIONES FORALES AL GOBIERNO VASCO EN 2025

2025ko FORU ALDUNDIEK EUSKO JAURLARITZARI EGIN BEHARREKO EKARPENAK

 

 

 

 

 

ARABA / ALAVA

BIZKAIA

GIPUZKOA

GUZTIRA / TOTAL

2025ko Ekarpen-Koefiziente horizontalak
Coeficientes horizontales de aportación 2025

% 16,04

% 50,37

% 33,59

% 100,00

2025ko EKARPENAK
APORTACIONES 2025

2.117.281.981

6.648.846.222

4.433.884.149

13.200.012.352

 

EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRAREN 2025erako BEHIN-BEHINEKO ZEHAZTAPENA

Egokitzapenerako Funts Orokorraren 2025erako aurreikuspena 178 milioi eurokoa da. Funts horren finantzaketaren % 70,81 Eusko Jaurlaritzari dagokio, eta gainerakoa, % 29,19, Foru Aldundiei. Funts hori Arabako eta Gipuzkoako Lurralde Historikoen artean banatuko da, eta horiei behin-behinean 100,4 milioi euro eta 77,6 milioi euro dagozkie, hurrenez hurren.

 

2025eko EGOKITZAPENERAKO FUNTS OROKORRA

GOBIERNO VASCO  EUSKO JAURLARITZA

% 70,81

126.026.667

DIPUTACIONES FORALES  FORU ALDUNDIAK

% 29,19

51.951.961

Araba / Álava

% 4,68

8.333.094

Bizkaia

% 14,70

26.168.203

Gipuzkoa

% 9,80

17.450.664

TOTAL                                         GUZTIRA

% 100,00

177.978.628

Distribución Fondo General de Ajuste

Egokitzapenerako Funts Orokorraren banaketa

 

Araba / Álava

100.413.941

 

Gipuzkoa

77.564.687

 

AURREKONTU-EGONKORTASUNARI ETA FINANTZA-JASANGARRITASUNARI BURUZKO ERAKUNDEARTEKO AKORDIOA

Foru Aldundi guztientzako berezko defizit-helburu bat aitortzeari dagokionez 2020tik aurrera sortutako egoera berria sendotu ondoren, eta haien eskubide historikoen arabera dagozkien eskumenak aintzat hartuta, Kontseiluak erabaki du, irauteko xedearekin, aurrekontu-egonkortasunaren eta finantza-jasangarritasunaren helburuak Lurralde Historikoen artean banatzeko irizpidea. Hori dela eta, onartu den erabakiak aurreikusten du, arau orokor gisa, Euskal Autonomia Erkidegoak eta Estatuko Administrazioak foru-aldundien defizit-helburua adosten dutenean, baterako defizit-helburu horren Foru Aldundien arteko lurralde-banaketa ekitaldi bakoitzerako onartutako ekarpen-koefiziente horizontalen arabera egingo dela.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Ramiro González, Itziar Gonzalo, Elixabete Etxanobe , Itxaso Berrojalbiz , Eider Mendoza, Itziar Agirre, Esther Apraiz, Nagore Alkorta, Natividad López de Munain