Amaia Barredo: "Arabako babarrun pintak zero kilometro besterik ez dira"
- Arabako Babarrun Pintaren XVIII. Azoka Pobesen
Pobes, 2024 10 13
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak Arabako Babarrun Pintari buruzko jardunaldian parte hartu du gaur goizean, Pobes´en. "Babarrunak tradizio handiko produktuak dira Euskadiko elikaduran duela 500 urte baino gehiagotik. Gernikakoak, Tolosakoak edo, gaur egun bezala, Añanakoak, kalitate handiko babarrunak dira, barietate hautatuetakoak, eta ingurumena errespetatzen duten laborantza-teknikak dituzten artisau-ekoizpenak dituzte. Hau zero kilometro da" esan du.
Arabako Babarrun Pintaren XXVIII. Azoka izan da Eusko Labelek babestutako produktu honen salmentaren eszenatokia. Bertako produktuen eta artisautzako produktuen merkatuarekin batera, Algara Dantza Taldea aritu da. Halaber, Nova Victoriak, Kulkik antolatutako Herri Kirol familiarrek eta Gorka Aginagalde aktoreak hipika erakustaldiak egin dituzte.
Barredo sailburuarekin batera, Noemi Agirre, Ione Berriozabal eta Laura Pérez Borinaga foru diputatuek, Javier Gallego alkateak eta Raimundo Ruiz de Escudero Hazi´ko zuzendariak hartu dute parte bileran.
-
2024-10-14
Comentario de X:
La consejera Amaia Barredo destaca en la feria de la Alubia Pinta Alavesa de #Pobes la alta calidad de este producto con @euskolabel.Estas alubias se producen de manera artesanal mediante técnicas de cultivo respetuosas con el medio ambiente.
-
2024-10-14
Comentario de X:
Amaia Barredo sailburuak #Pobes-eko Arabako Babarrun Pintaren XXVIII. Azokan nabarmendu du @euskolabel-a duen produktu honen kalitate handia.Arabako Babarrun Pintak ingurumena errespetatzen duten laborantza-tekniken bidez eskuz ekoizten dira.