Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzaren misioen xede izan diren herrialdeetako esportazioak %57 hazi dira

2012.eko martxoak 19

Lehendakariak euskal enpresak Indiako merkatura jauzi egitera animatu ditu "nahi dutenentzako tokia baitago"

Patxi López lehendakariak amaiera eman die gaur goizean Maharastran egin diren "Aukeraz betetako herrialde bat: India" enpresa-jardunaldiei. Bertan, euskal enpresak nazioartekotzera animatu ditu, eta, bereziki, Indiako merkatura jauzi egitera. "Merkatuan tokia dago ekarpenak egin ditzaketen guztientzat", esan du lehendakariak. Beraren ustez, Indian berrikuntzaren alde apustu egiten duten eta "gure produktuei kalitatea eta balio erantsia" ematen dieten euskal enpresek ustia dezaketen "esparru zabal" dago. Bere esku-hartzean, lehendakariak Eusko Jaurlaritza Brasilen, AEBetan, Qatarren, Arabiar Emirerrietan, Txinan eta beste herrialde batzuetan gauzatzen ari den enpresa-misioen balioa azpimarratu du, herrialde horietan esportazioek %57 egin baitute gora euskal ordezkaritzaren bisitaren ostean. Jardunaldietan, era berean, Bernabé Unda Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburuak parte hartu du, dagoeneko Indian dauden euskal enpresen ordezkariekin batera. Azken horiek, beren eskarmentuaren berri eman diete eta aholkuak eman dizkiete Indian enpresa-misio honetan lehendakariarekin batera joan diren eta herrialde horrekiko lotuta zabaldu nahi dituzten ia ehun enpresei.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)