Elkarlan Sariak
qrcode

Nerea Melgosa sailburua eta bere taldea Mexikoko Nuevo León estatuko Berdintasunerako eta Gizarteratzerako Idazkaritzako arduradunekin elkartu dira zaintza-sistemei buruzko informazioa partekatzeko

2024-10-10

Nerea Melgosa Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua buru duen euskal ordezkaritza bat Mexikoko Nuevo León estatuko Aniztasunerako eta Gizarteratzerako Idazkariordetzako ordezkariekin elkartu da gaur telematikoki. Mexikoko ordezkaritzaren ordezkari nagusia Gabriela Muñoz Aniztasunerako eta Gizarteratzerako idazkariordea izan da.

Bilerak balio izan du bi lurraldeetan zainketen arloan egiten diren ekintzak bateratzeko eta zaintza-sistemen oinarriei eta jasangarritasunari buruz, ez ekonomikoari buruz bakarrik eztabaidatzeko, gero eta ikuspegi transbertsalagoa eta sistemikoagoa hedatuz.

Topaketan, Melgosak Euskadiko zaintza-sistemaren berri eman du (arau-esparrua, erakunde-egitura, gobernantza, plangintza estrategikoa…), eta Mexikoko ordezkaritzak gauza bera egin du Nuevo León estatuko zaintza-sistemaren hedapenarekin.

Bilera honetan, bi aldeek adostu dute lankidetza ezartzea, erantzukizun publikoko zaintza-sistemak bultzatzeko, ikuspegi sistemikoarekin eta elkarlaneko gobernantzaren ikuspegiarekin.

Nuevo León, Mexiko Hiriarekin batera, Mexiko osatzen duten hogeita hamaika estatuetako bat da. Monterrey da bertako hiriburua eta 5,7 milioi biztanle baino gehiago ditu.

Joan den abuztuan, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuak Latinoamerikako eta Karibeko zaintza-sistemak eta -politikak finantzatzeko erronkei buruzko Ikaskuntza Komunitatean parte hartu zuen, Oxfam Zaintzaren aldeko Aliantza Globalak eta NBE Emakumeak agentziak antolatuta.

Oraindik ez dago iruzkinik
  •  erabiltzaile
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak