Athletic Club Fundazioak, Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin elkarlanean, ekitaldi sinbolikoa antolatu du San Mamesen, osasun mentalaren arazoei buruz kontzientziatzeko
Osasun Mentalaren Mundu Eguna, 2024
Urtero urriaren 10ean ospatzen den Osasun Mentalaren Mundu Eguna dela eta, Athletic Club Fundazioak, Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearekin elkarlanean, ekitaldi sinbolikoa antolatu du San Mamesen, osasun mentalarekin lotzen diren nahasmenduei buruz kontzientziatzeko eta gaixotasun horri lotutako estigma sozialaren aurka borrokatzeko.
Ermuko eta Durangoko Eguneko Ospitaleetako 30 kirolari inguruk AC Museoa bisitatu dute eta San Mameseko Tourra egin dute, Athletic Club Fundazioko kideekin eta Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen ordezkariekin batera.
Osasun Mentalaren Mundu Egunaren aldarrikapena, berez, Athletic Club Fundazioak eta Osakidetzaren Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareak 2016tik abian duten proiektuaren barruan sartzen da: https://athleticclubfundazioa.eus/proyectos-sociales/rsmb-de-osakidetza/.
Osasun mentaleko zerbitzuen 14 urtetik gorako erabiltzaileei zuzenduta dago proiektua —gehienak buru-nahasmendu larriak dituzte—. Proiektuaren barruan, pertsona horiek areto-futboleko eta kirol anitzeko entrenamenduak egiten dituzte astero. Saioak Osakidetzaren ospitale- eta komunitate- dispositiboetan ez ezik, komunitatearen beste baliabide batzuetan ere egiten dira, Athletic Club Fundazioko teknikariek zuzenduta. Entrenamendu horietan, arlo fisikoaz gain, konpromisoa, talde-lana, higiene pertsonala eta ohitura osasungarriak ere lantzen dira.
*ARGAZKIAK: Athletic Club