Berriak Hezkuntza
qrcode

Euskadiko Lanbide Heziketak titulu ofizial bat eskuratzen laguntzen du lanbide-gaitasunen aintzatezpenaren bidez

2024-10-10

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sistema erraz eta doako bat jarri du martxan konpententziak ofizialki ebaluatu eta egiaztatzeko helburuarekin, konpetentzia horiek non eta noiz lortu diren kontuan hartu gabe, eta, ondorioz, 2 urtetik gorako esperientzia edo 200 orduko prestakuntza ez-formala duten pertsonek prozesuan parte hartu ahal izango dute titulazio ofiziala lortzen laguntzeko.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lanbide-profilen akreditazioari buruzko informazio-kanpaina bat jarri du martxan. Kanpaina hori datozen asteetan hainbat hedabidetako publizitate-saioetan azalduko da, eta lan-esperientzia duten baina hori egiaztatzen duen ziurtagiririk ez duten pertsona guztiei dago zuzenduta.

Bi urtetik gorako esperientzia edo 200 orduko prestakuntza ez-formala duten pertsonek titulazio ofizial bat izateko prozesuan parte hartu ahal izango dute Euskadiko LHko konpetentziak akreditatzeko prozesuaren bidez. Sistema erraza eta doakoa da, eta profesionalek beren ibilbide profesionalean eta egindako ikastaroetan eskuratu dituzten trebetasunak eta ezagutzak aitortzen ditu. Sistema honen bidez, konpetentziak ofizialki ebaluatu eta egiaztatu ahalko dira, konpetentziak non eta noiz eskuratu diren kontuan hartu gabe.

Zertarako balio du?

LHko titulazio ofizial bat eskuratzeko.

Titulazio ofiziala behar duten lanpostuak lortzeko gutxieneko baldintzak izateko.

Lanbide-kategoria lortzeko edo enpresan mailaz igotzeko.

Lan-merkatuan sartzea errazteko.

Lortutako tituluei esker beste ikasketa edo ikastaro batzuekin jarraitzeko (baliozkotzeko).

Kanpaina hau Europar Batasunak finantzatzen du, Berreskuratze Planak kudeatzen dituen Next Generation funtsen bidez.

Argibide gehiago hemen: euskadi.eus/acreditafp.

4 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @FPeuskadi
    2024-10-19

    Comentario de X:
    FP de Euskadi ayuda a obtener un título oficial a través del reconocimiento de las competencias profesionales.
    https://t.co/3ToP0Y8g8v @Irekia https://t.co/HARI44Vyw2

  • Argazkia SN Robot
    @FPeuskadi
    2024-10-19

    Comentario de X:
    Euskadiko Lanbide Heziketak titulu ofizial bat eskuratzen laguntzen du lanbide-gaitasunen aintzatezpenaren bidez.
    https://t.co/nND3U4w22e @Irekia https://t.co/nVYVdBS9Yg

  • Argazkia Xaver
    2024-10-14

    Esperientzia zientziaren ama dela esaten da, eta, horregatik, teorian ateratzen dira, praktikara eramaten ez badira, ezin du ikaskuntza optimoa esan nahi, baldin eta norbait, zirkunstantziez gain, gai onarekin konformatzen bada, gero praktikan ondo erabiltzen badu, ikasitakoak ez du zertan bazterketarik ekarri bekak lortzeko ere.

  • Argazkia Xaver
    2024-10-14

    Se dice la experiencia es la madre de la ciencia, por muchos dieces se saquen en teoría si no se llevan a la práctica no puede significar un aprendizaje óptimo cuando haya quien se conformara además de las circunstancias, con aprobación materia luego lo emplee bien en la práctica lo aprendido no tiene que significar exclusión hasta para obtener becas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan