NIK Patrika Digitala
qrcode

Hurtado: “Wine Gravel Trail ibilbide berri gisa sartuko da 2025eko “Euskadi bizikletan” gidaliburuan

2024-10-17

Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Orbea Gravel Rioja Alavesa ekimenaren, txirrindularitza-lasterketa soil bat baino gehiago den ekitaldiaren, hirugarren edizioa aurkeztu du. Wine Gravel Trail Arabako Errioxako udazkeneko paisaiez gozatzeko esperientzia paregabea da, historiaz, kulturaz eta tradizio gastronomiko eta enologikoz betetako lurraldea bizikletaz zeharkatzen den bitartean.

Ekitaldi hau adibide ezin hobea da zikloturismoak kirola, turismoa eta jasangarritasuna nola uztartu ditzakeen erakusteko, eskualdearen erakargarritasuna udatik haratago hedatuz.  Hori dela eta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak ekimen hori babesten jarraitzea erabaki du, bat baitator jasangarritasun-printzipioetan oinarritutako Euskadiko turismo-estrategiarekin.  

Wine Gravel Trail esperientziak desestazionalizazioa bultzatzen du, udazkenean, goi-denboralditik kanpora, egiten baita, eta horrek jende gutxien ibiltzen den hilabeteetan bisitak sustatzen ditu. Gainera, fluxuen mugimendua eta lurraldea ezagutzea ere sustatzen du. Txirrindulariak fidelizatzen laguntzen du, parte-hartzaile askok esperientzia errepikatzen baitute, modu horretan helmugarekin lotura sendotuz eta etorkizuneko bisitak bultzatuz. Ekitaldia turismo jasangarrirekin duen konpromisoagatik ere nabarmentzen da, ingurumena errespetatzen duen eredua eta motorizatu gabeko mugikortasuna sustatzen dituen aldetik. Azkenik, proposamen honek turismo-eskaintza dibertsifikatzen du.

Sailburuak berretsi duenez, Euskadin “zikloturismoaren aldeko apustua egin dugu lehentasunezko produktu gisa, hain zuzen ere, jasangarritasuna sustatzeko. Horregatik sortu genuen orain dela urte eta erdi aurkeztu genuen Zikloturismoaren Euskal Estrategia, apustu zikloturista hori eta dauzkagun ibilbideen aniztasuna sendotzen dituena. Ordutik, ibilbide berriak aurkeztu ditugu, horien artean Arabako trikuharrien ibilbidea. Eta, gainera, Wine Gravel Trailen ibilbidea finkatu duten 3 edizioen ondoren, 2025eko “Euskadi bizikletan” gidaliburuan sartuko dugu ibilbide berri gisa.

Euskadi zikloturismoaren helmuga nagusi gisa finkatu da hainbat faktoreri esker: oso errotuta dagoen txirrindularitza tradizioa, abalatzen gaituzten kirol-arrakastak, kalitatezko azpiegiturak, BTT zentroen sare bat eta txirrinduan ingurune pribilegiatu batean ibiltzea errazten duten bide berdeak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak