Elkarlan Sariak
Berriak Osasuna
qrcode

Diagnostikoaren inguruko adostasun zabalari esker, Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiak etorkizuneko osasunaren printzipioak zehazteko bigarren faseari ekin diezaioke

2024-10-09
  • Osasuneko sailburuak foroaren bigarren bilera zuzendu du gaur goizean Donostian, eta eragile guztiek prozesuan aurrera egiteko hartutako konpromisoa eta egindako ekarpenak eskertu ditu
  • Datorren urriaren 30ean hirugarren saio bat egingo da hurrengo faseari ekiteko. Bertan, zehaztuko dira osasun-sistema proaktiboago, prebentiboago, integratuago eta komunitarioago baterako bidean jarraitu beharreko estrategien eta ekintzen oinarri izango diren printzipioak
  • Hirugarren fasea, estrategiei dagokiena, 6 gogoeta-esparruren inguruan egituratuko da: herritarren osasuna eta eskaria; kalitatea eta segurtasuna; profesionalak; informazioa; osasun-sektorea, balio- eta hazkunde-eragile gisa; eta osasun-azpiegituren modernizazioa

Diagnostikoaren inguruan Euskadiko Osasun Itunaren Mahaian parte hartzen duten eragileen arteko adostasun zabalak aukera ematen du bigarren fase bati ekiteko. Fase hori datorren urriaren 30erako deitutako bileran hasiko da, eta etorkizuneko estrategia eta ekintzak zein printzipiotan oinarrituko diren zehaztea du helburu, osasun-sistema proaktiboago, prebentiboago, integratuago eta komunitarioago baterantz igarotzeko ezarritako 4 faseak osatzen dituzten heinean.

Alberto Martinez Osasuneko sailburua buru zela egin da, gaur goizean, Donostian, Euskadiko Osasun Itunaren Mahaiaren bigarren bilera. Imanol Pradales lehendakariak sustatuko mahai horretan Euskadiko eragile sozial, politiko eta sanitario nagusiek parte hartzen dute, osasun-sistemaren eta haren orainaren eta etorkizunaren ikuspegi integralaren inguruko politikak eta programak artikulatzeko helburuarekin.

Donostiako Biogipuzkoa eraikinean egin den bigarren lan-saio honetan, beste erakunde batzuk ere izan dira mahaian: ESK sindikatua, Gaixotasun Mentala duten Pertsonen eta Senideen Elkarteen Euskadiko Federazioa (FEDEAFES), Optiko-Optometristen Elkargo Ofiziala eta SAE erizaintzako teknikarien sindikatua. Eragile horiek batu zaizkie hasieratik parte hartzen duten eragileei: medikuen, erizainen, farmazialarien, psikologoen, odontologoen, gizarte-langileen, fisioterapeuten, biologoen eta albaitarien elkargo ofizialetako ordezkariei; EAJ-PNV, PSE, EH Bildu, PP eta Sumar alderdi politikoei; Osakidetzako Mahai Sektorialean ordezkaritza duten sindikatuetako ordezkariei (ELA izan ezik, horrek ez baitu parte hartzea onartu); LAB, CCOO, UGT, Sendagileen Sindikatua eta SATSE sindikatuei; UPV/EHU, Deustu eta Mondragon Unibertsitateei; Confebaski eta pazienteen elkarteei. 

Osasuneko sailburuaren agur laburraren ondoren, Mahaiko lanen koordinatzaile Javier Meana UPV/EHUko Medikuntzako doktore eta Farmakologiako katedradunak diagnostikoaren alderdi nagusiak azaldu ditu. Biek ala biek nabarmendu dute Mahaiko kideek egindako ekarpenekin aberastu dela azken diagnostikoa. Dokumentuak 7 alderdi zehatz aztertzen ditu: diagnostiko demografikoa; morbilitatea eta hilkortasuna; determinatzaile sozialak eta bizimoduak; asistentzia-baliabideak eta horien erabilera; testuinguru soziala eta teknologikoa; baliabide ekonomikoak; eta herritarren esperientzia. 

Javier Meana berak azaldu duenez, diagnostikoan barne hartu diren ekarpenez gain, estrategiei buruzko 3. fasearekin lotzen diren beste ekarpen asko ere bildu dira. Horiei heltzeko, honako 6 gogoeta-esparru hauek bereiztearen alde egin da:

Osasuna eta herritarren eskaria

  • Osasuna sustatzea
  • Beharrei erantzutea
  • Asistentzia-dispositiboak eta plan espezifikoak
  • Gaixotasun kronikoak, kronikotasuna, kolektibo espezifikoentzako arreta (adinekoak, haurrak, emakumeak eta osasun mentala)
  • Arreta soziosanitarioaren integrazioa
  • Herritarren eta pazienteen parte-hartzea
  • Osasuna sustatzeko programak eta prebentzio-programak bultzatzea

Kalitatea eta segurtasuna

  • Zerbitzuak toki eta une egokietan egiten direla bermatzea
  • Asistentzia-prozesu integratuak
  • Bereizmen handiko prozesuak
  • Etxez etxeko arreta eta etxeko ospitalizazioa
  • Zainketa aringarriak
  • Pazientearen kalitate- eta segurtasun-politika
  • Jardun farmazeutikoak
  • Arreta denboran eta forman eskaintzen dela bermatzea

Profesionalak

  • Langile-politika
  • Profil berriak
  • Gobernantza
  • Karrera profesionalaren garapena
  • Giza baliabideen kudeaketarako esparru berria

Informazioa

  • Erabakiak hartzeko prozesua eta jardun klinikoa errazteko duten informazio-sistemak garatzea
  • Osasunaren arloko emaitzak neurtzea

Osasun Sektorea balio-sortzaile gisa edo hazkunde-ekonomikoaren motor gisa

  • Estrategiak bultzatzea
  • Itunak bultzatzea
  • Osasun-klusterrak garatzea
  • Nazioarteko harremanak bultzatzea
  • Berrikuntzaren arloko ikerketa sustatzea eta emaitzen transferentzia
  • Erantzukizun sozial korporatiboa

Osasun-azpiegituren modernizazioa

  • Osasun-zentroaren eraikuntza eta eraberritzea
  • Berrikuntza teknologikoa
  • Bereizmen handiko zentroak

 

Hasiera batean, aurreikus daiteke, 2025eko martxoan erabat operatibo egotea Euskadiko Osasun Ituna. Itunaren helburuak dira: 

  • Herritar guztien sarbide unibertsala bermatzea, haien egoera sozioekonomikoa edo bizilekua edozein izanik ere.
  • Asistentziaren kalitatea hobetzea, osasun-arretan bikaintasuna sustatzera begira.
  • Sistemaren jasangarritasuna, epe luzerako bideragarritasuna ziurtatuko duten neurrien bidez.
  • Herritarren parte-hartzea eta herritarrei hitza ematea osasun-politikei buruzko erabakiak hartzean, gardentasunetik eta administrazioaren eta biztanleriaren arteko elkarrizketatik.
  • Osasunaren sustapena eta prebentzioa, betiere ohitura osasungarrien sustapena eta prebentzioa lehenetsiko dituzten politikak sustatzearen bidetik, osasunaren determinatzaile sozialei helduz.  
3 iruzkin
  •  erabiltzaile
  • Argazkia Xaver
    2024-10-11

    Sintomatologia-egunkari bat idaztera ohitzea eta jan eta irentsi dena, jarduerak, lagungarria izan daiteke Sarean, etorkizunean errendimenduak detektatzeko eta norbere burua gaizki zaintzeak eragin ditzakeen eraginak antzemateko, eta gauzak prebentziotik zer gerta daitekeen ikusteko, muga posibleekin.

  • Argazkia Xaver
    2024-10-11

    Acostumbrar a escribir un diario de sintomatologia y lo que se ha comido e ingerido, actividades, puede ayudar en Red, a detectar futuros rendimientos y aparición posibles afecciones de un mal cuidado personal, ver venir las cosas de lo que puede pasar conciencia desde la preventiva con posibles limitaciones.

  • Argazkia SN Robot
    @alorza
    2024-10-10

    Comentario de X:
    Buena noticia desde @osakidetzaEJGV @OsasunEJGV
    https://t.co/6ofGWUP7je
    Se reconoce que el modelo de las OSI ha creado «una estructura sanitaria en torno a los hospitales y dejado un papel secundario a la Atención Primaria».
    Hay consenso y se pueden plantear medidas.

Ekitaldiko kargudunak