qrcode

Legution ur-emaria neurtzeko estazio berri bat izateko proiektua behin betiko onartu da

2024-10-08
  • Datu hidrologikoak biltzeko estazioa da, Undabe ibaiaren beheko zatian, Legutioko Elosun, Ollerias auzoan, ibaiak Urrunagako urtegiarekin bat egiten duen bokaletik gertu

  • Aurreikusitako proiektuaren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 900.000 €-koa da, BEZa barne

Jendaurrean jarri ondoren, Legutioko Elosuko Ollerias auzoan, Undabe ibaiaren beheko zatian ur-emaria neurtzeko estazio berri bat eraikitzeko proiektua onartu berri da. Gaur egun, ez dago ur-emaria neurtzeko estaziorik Undabe ibaiaren ibilbidean. Estazio berria Undabe ibaiaren beheko ibilguaren tartean egingo da, Urrunagako urtegiarekin bat egiten duen bokaletik gertu. Proiektuaren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 900.000 €-koa da, BEZa barne.

Parametro hidrologikoak neurtzeko estazioa eremu horretan eraikitzea erabaki da, gaur egun eremu horri buruzko informaziorik ez baita, eta Urrunagako urtegira isurtzen den Undabe ibaiaren ibilgutik jariatzen duen emariari buruzko datuak ezagutzeko balioko du. Uholde, goraldi, eskasia edo lehorteen kasuan, arroko ur-baliabideen jarraipena eta kontrola doitzeko tresna da.

Ur-emaria neurtzeko estazioa EAEko denbora errealeko hidrometeorologia- eta kalitate-estazioen sarean sartuko da. Era berean, informazioa UHATEn sartuko da, denbora errealeko informazio-, simulazio- eta gainbegiratze-sistema. UHATEk xede du aldagai hidrometeorologikoak jaso, iragarpen meteorologikoetatik abiatuta simulazio hidrologikoak egin, uholde-gertakariak aurreikusi, eta uholde-egoeretan erabakiak hartzeko prozesua arintzea eta laguntzea.

Era berean, urritasun-egoeretan, uraren erabilera arrazionalizatzeko eta ingurunetik ura gutxiago ateratzeko erabakiak oinarritzeko datu-iturri zehatza izango da.

EAEko Hidrometeorologia- eta Kalitate-estazioen sarea

Gaur egun, EAEko estazioen sare automatikoa 55 estazio hidrologikok osatzen dute; horietatik 11 urtegietan, 65 estazio meteorologikotan eta 61 estazio hidrometeorologikotan daude, eta Foru Aldundietako, Euskalmeteko, URAko eta Ur Partzuergoetako estazioen informazioa biltzen dute. Estazio horietako askok, informazio hidrologiko eta meteorologikoaz gain, uren kalitateari buruzko informazioa ere ematen dute; beraz, funtsezko informazioa dira lurraldeko ibai-sarearen egoeraren jarraipena egiteko, eta funtsezko tresna egoera txarretan erabakiak hartzeko eta neurriak ezartzeko.

https://uragentzia.euskadi.eus/ur-emaria-neurtzeko-estazioen-bisorea/webura00-minima/eu/

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @v_en_c
    2024-10-08

    Comentario de X:
    Aprobado definitivamente el proyecto para construir una nueva estación de aforo en Legutio - Irekia https://t.co/B0KDooXGjC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak