Elkarlan Sariak
qrcode

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman die abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzei, arrazak kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko (Gobernu Bilera 2024-10-08)

2024-10-08

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman dio Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aginduari, produkzioko arraza garbien abeltzain-elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2024ko deialdia egiten duenari, arraza horiek kontserbatzeko, hautatzeko, hobetzeko eta sustatzeko.

Aginduan aurreikusitako laguntzak finantzatzera 600.000 euro bideratuko dira 2024ko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura. Diruz lagundu daitezkeen gastuak dira abere lehiaketak antolatzeko eta lehiaketa horietan parte hartzeko gastuak, liburu genealogikoak sortzeko edo mantentzeko gastuak eta ganaduaren kalitate genetikoa eta errendimendua egiaztatzeko proben gastuak.

2 iruzkin
  • Argazkia Xaver
    2024-10-09

    Teknika genetikoak erabiltzea, faunaren artean patogenoak transmititzea saihets badaiteke, gizakiengana jauzi egin dezakete defentsa-sistema ez hain prestatuaren bidez, biodibertsitatea behar dugu eta kudeaketaren beste maila bat izan gaitezke; oraindik ez dakigu zer dugun inbentariatuta edo zer ez.

  • Argazkia Xaver
    2024-10-09

    Hacer uso de técnicas genéticas si cabe evitar transmisión de patógenos entre fauna puedan dar un salto a lo humano con un sistema defensivo menos preparado, necesitamos biodiversidad y podemos ser un eslabón más en su gestión, todavía desconocemos muchas cosas de lo que tenemos inventariado o no.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko