Torres Lehendakariordea Asturiasko Enplegu sailburuarekin bildu da
Balioan jarri dute enplegu politika aktiboak indartzeko Lanbide egiten ari den lana
Mikel Torres Lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburua Borja Sanchez Asturiasko Printzerriko Zientzia, Enpresa, Prestakuntza eta Enplegu sailburuarekin bildu da gaur goizean Gasteizen. Teresa Laespada Bizkaiko Enplegu, Gizarte Kohesio eta Berdintasuneko foru diputatua ere bertan izan da.
Bileran, Lanbide – Enplegu Zerbitzu Publikoaren eraldaketa-prozesua aztertu dute, eta arreta berezia jarri diete enplegu politika aktiboak indartzeko egiten ari den lanari, eskubide subjektiboa aitortzen baita, Enpleguaren Euskal Legean jasotakoaren arabera. Politika hauek kalitatezko enplegua bilatzen dute, inklusiboa eta berdintasunezkoa, aurrerabidean eta gizarte kohesioan laguntzeko asmoz.
Era berean, ekintzaileei emandako laguntzari buruzko esperientziak partekatu dituzte. Asturiasko enplegu zerbitzua oso politika aurreratuak eta berritzaileak ari da gauzatzen. Halaber, bi enplegu zerbitzuak garatzen ari diren jarduerei buruzko esperientziak ere jorratu dituzte, enpresek zerbitzu publikoan duten konfiantza berreskuratzeko, beren langile-premiei erantzun ahal izateko.